Lana. Naturalekiko zaletasuna erakutsiz, Arabako diseinatzaileak 'Latxa' ehun-proiektua erakutsi du. Bilduma iraunkorra da, berokiak eta osagarriak dituena, bertako artilearekin erabiltzen den ehuna oinarri hartuta egina. Gainera, edizio mugatua da, eta, horren bidez, balioa eman nahi zaio "jostundegi tradizionalaren lan onari, tokiko lantegi txikiei eta gure landa-inguruneari laguntzeak duen garrantziari, pieza bakoitza bakarra izateari balioa emanez", azaldu du. Ildo horretatik, diseinugileak berak dioenez, aukeratu dituen arropek kolore neutroak dituzte, eta batzuk emakumeentzat nahiz gizonentzat dira.
Esaldia."Ehun bakar baten bidez egindako jantziak dira, latxa ardiaren artilez eginak, oso aldakorrak eta unisex batzuk. Oso kolore neutroak dituzte, ehun lauak, eta pieza bakoitzaren barruan proiektuaren filosofiaz, osaeraz eta defendatzen ditugun balioez hitz egiten dugu", azaldu du. Azpimarratzekoa da latxa-artilea eskuz egindako koltxoientzako betegarritzat hartzen zela. Izan ere, koltxoi-artilea bezala ezagutzen zen azken urteetan. Baina, diseinatzaileak zehazten duenez, azken urteotan oihal hori ahanzturan geratu da, eta eskaririk gabe. Horregatik, bilduma honekin bide bat ireki nahi du, urtero material hori metatzeko arazo bat konpontzeko. "Ardi latxaren 700 tona artile bildu eta biltegiratzen dira urtero".
aría Clè arabarrak bere arropa- bilduma autoktonoena eta iraunkorrena aurkeztu du nazioartean: Latxa. Bilduma hori % 100 jasangarriak diren jantziek osatzen dute, sormen propioarekin eginak eta ardi-artilearekin. María Clèk desfilatu du Mercedes-Benz Fashion Week-en, Madrilen. Joan den ostegunean hasi eta atzo amaitu zen.
Hala, ehun naturalekiko zaletasuna erakutsiz, Arabako diseinatzaileak Latxa ehun-proiektua erakutsi du bertan. Bilduma iraunkorra da, berokiak eta osagarriak dituena, bertako artilearekin erabiltzen den ehuna oinarri hartuta egina. Gainera, edizio mugatua da, eta, horren bidez, balioa eman nahi zaio "jostundegi tradizionalaren lan onari, tokiko lantegi txikiei eta gure landa-inguruneari laguntzeak duen garrantziari, pieza bakoitza bakarra izateari balioa emanez", azaldu du. Ildo horretatik, diseinatzaileak azaldu duenez, aukeratu dituen arropek kolore neutroak dituzte, eta batzuk emakumeentzat nahiz gizonentzat dira. "Ehun bakar baten bidez egindako jantziak dira, latxa ardiaren artilez eginak, oso aldakorrak eta unisex batzuk. Oso kolore neutroak dituzte, ehun lauak, eta pieza bakoitzaren barruan proiektuaren filosofiaz, osaeraz eta defendatzen ditugun balioez hitz egiten dugu", azaldu du. Azpimarratzekoa da latxa-artilea eskuz egindako koltxoientzako betegarritzat hartzen zela. Izan ere, koltxoi-artilea bezala ezagutzen zen azken urteetan. Baina, diseinatzaileak zehazten duenez, azken urteotan oihal hori albo batean utzi da, eskaririk gabe geldituz. Horregatik, bilduma honekin bide bat ireki nahi du, urtero material hori metatzeko arazo bat konponduz. "Ardi latxaren 700 tona artile bildu eta biltegiratzen dira urtero", adierazi du. Horregatik, bilduma honekin gaur egun hondakintzat hartzen den zuntz bati balioa itzuli nahi dio, eremu eta merkatu ezberdinetara erraz molda daitekeen ehun bat sortuz.
Ildo beretik, diseinatzaileak moda jasangarria izan daitekeela erakutsi nahi du eta nazioarteko desfiletik balio horiekin bat egiten dute. "Aliantza horrek, Mercedes-Benz-en bokazio iraunkorra ez ezik, Espainiako sortzaileen harrobiaren aldeko etengabeko laguntza ere islatzen du; sortzaile horiek Mercedes-Benz Fashion Talent lehiaketa irabazi dute 2013. urtean sortu zenetik", esan dute desfilearen antolatzaileek. "Modak oso harreman estua du aspalditik, eta dotorezia, diseinuarekiko zainketa eta jasangarritasuna bezalako balio asko partekatzen ditugu", erantsi dute.
María Clè Leal sortzailea Mercedes-Benz Fashion Talent irabazi duten diseinatzaileen familiako kidea da. 2015eko otsailean, Fragil bildumarekin lortu zuen saria, eta, lehiaketari esker, luxuzko automobilen markak sustatzen duen talentu-trukerako programaren parte gisa desfilatu zuen Mercedes-Benz Fashion Week Amsterdameko nazioartean. "Pozik nago lehiaketa irabazi duten diseinatzaile-familia honetako kide izateagatik, eta zoriontsu horrelako ekimenak Espainiako talentu gazteei laguntzen dietelako", azaldu du diseñatzaileak.
Ekoizleek eta artzainek urtero moztu behar diete ilea ardiei udaberria iristen denean. Mendeetan zehar, artile hori aberastasun iturri eta ehungintza guztiaren oinarri izan zen. Baina beste ehun-mota batzuen gorakadarekin, haien garrantzia erortzen joan zen, eta orain, zer egin ez dakiten hondakintzat jotzen da. Diseinatzaileak jantziak egiteko egin duten bidea nabarmendu du: artilea biltzea, biltegiratzea, garbitzea, modu ekologikoan egitea eta Hiladura Arnau ehungintzaren eskutik ikertzea.
Bere lan filosofiaren barruan, "beste moda bat posible dela defendatu behar da eta beste modu batean kontsumitu. Denboraz kanpoko jantzien alde egitea, kalitatez eta maitasunez eginak eta ofizioarekiko eta haren balio-katearekiko errespetuz ", defendatu du. "Modaren sektorea oso kutsatzailea da, eta gaur egun egiten ari denaren kontrakoa egin nahi nuen, hemengo produktuekin lan egitea", adierazi du.
María Clè Leal taldea adimen sortzaile eta diziplina anitzeko talde batek osatzen du, zeinak diseinu denboragabe eta moldakorra babesten duten, bai eta ikerketarako eta etengabeko ikaskuntzarako grina ere. Modaren industriak markatutako datei jarraitu gabe aurkezten dituzte beren bildumak, egile-diseinuaren, bilduma mugatuen eta edizio zenbakituen alde eginez. Horregatik, eskariaren araberako ekoizpena egiten dute. Moda jasangarriaren alde ere agertzen dira beti.