- Bada aurtengo inauterietako kartelaren irabazlea. Gasteizko Udalak atzo jakinarazi zuenez, Rubén Lucas Garcíak (Torreagüera, Murtzia) aurkeztutako Lata kartelak irabazi du Gasteizen otsailaren 21etik martxoaren 1era bitartean egingo diren Inauteriak iragartzeko kartelen lehiaketa.
Oso kartel koloretsua eta berezia da, Hezkuntza eta Kulturako zinegotzi Estíbaliz Cantok baloratu zuenez. "Kartel berezi eta koloretsua da, eta Gasteizko jai ezagunenetakoak ekar-tzen dizkigu gogora. Bertan, kontserba-lata erdi-ireki bat ikus daiteke, bertatik gure hiriko eta Inauterietako elementu bereizgarrienetako ba-tzuk ageri direla", adierazi zuen. Orotara, 25 egilek 32 lan aurkeztu zituzten lehiaketara, eta Arabako diseinu grafikoaren alorreko profesionalek osatutako epaimahaiak hauek hautatu zituen lehen fasean: Ametsez Khalid Oulad Ali Ibrahim-rena, El vuelo de la sardina, Daniel Fernández-Ferreirós Urraca-rena, Tronpeta jotzen Malen Uranga Muruarena eta Lata Rubén Lucas Garcíaren lana. "Bigarren fasean, finalisten artetik Lata lema duena jo da irabazle-tzat, botoen % 80 lortu baitu. Ametsez izeneko kartelak eraman du botoen gainerako % 20a", azpimarratu zuten Udaletik. "Hauek osatu dute bigarren faseko epaimahaia: Kultura Zerbitzuko eta Komunikazio Bulegoko teknikari bana, eta ikastetxe hauek: IDarte, Gasteizko Arte eta Diseinuko goi mailako Eskola, Arte eta Lanbide Eskola, eta Ekialdea BHI (Arte Batxilergoa)", gaineratu zuten.
Aurtengo inauterietako irudiak 1.500 euroko saria jasoko du. Hain zuzen, Rubén Lucas Garcíak hirugarren aldiz irabazi du lehiaketa hori. Gainerako finalistek 250 eurona jasoko dute. Hauek dira: Ametsez, Khalid Oulad Ali Ibrahimena (Maroko), Tronpeta jotzen, Malen Uranga Muruarena (Zarautz, Gipuzkoa) eta El vuelo de la sardina, Dani Urracarena (Gasteiz). "Kulturako zinego-tzia naizen aldetik, nire esker ona adierazi nahi diet lehiaketan parte hartu duten pertsona guztiei, bai eta zorion-agurra gaur gure artean egon ezin izan duen Rubéni, irabazi duen sariagatik", erantsi du Estibaliz Canto zinegotziak. Azkenik, artisten %56 Gasteizen edo Araban bizi dira; %8, Euskal Herrian, eta %32 beste probintzia batzuetan. Kartelen %49 emakumeek aurkeztu dituzte, eta %51, berriz, gizonek. Parte-hartzaileen batez besteko adina 42 urtekoa da; bitxikeria gisa, karteletako baten egilea 94 urteko gasteiztar bat izan da, ondorioztatu dutenez.