- FantastiCOF ikerketa-proiektua hautatu dute Europako Batzordearen Horizon Europe esparru-programa berriko EIC Pathfinder Open (European Innovation Council) europar deialdian. Teknologia urratzaileen sorrera erraz ditzaketen ideia berritzaileak garatzeko lankidetza bidezko proiektuak finantzatzea da Pathfinder programaren helburua. POLYMATen nahiz Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultatean ikerketa-irakasle dabilen Aurelio Mateo Alonso Ikerbasqueko ikertzaileak koordinatutako proiektu honetan, nazioarte mailako izen handiko unibertsitateek eta enpresek parte hartu dute.
- Multimedia
- Servicios
- Participación