- Aste batzuk geratzen dira oraindik ere Black Week izeneko aste beltza merkealdi-kanpaina hau ostiralean hasten da Black Friday ezagunarekin) hasteko. Hala ere, Webloyalty konpainiak egindako Black Friday 2021 txostenak aurtengo kanpaina ona iragartzen du.
Aste honetan konpainiak iragarri duenez, aurten ere indarra hartuko du kanpainak, eta familiek berriz gastatuko dute pandemiaren aurretik gastatzen zuten diru kopurua. Zehazki, ostiralean, hilaren 26an, Blak Friday ospatzen den egunean, herritarrek, batez beste, 180 euro gastatuko dituztela kalkulatzen da, eta 270 euro guztira aste beltzean.
"Aste beltza erabakigarria da merkatarientzat. Urteko egun garrantzitsuenetako bat da haientzat, eta Gabonetako kanpainaren hasiera ere bada. Aurtengo aurreikuspenen arabera, Black Fridayko batez besteko gastua 180 eurokoa izango da, aurreko kanpainakoa baino %20 handiagoa". Alde horretatik, Cyber Mondayko gastuaren kalkulua 98 eurokoa da, iazkoaren antzekoa; beraz, Black Week-ek "errekorrak hautsiko ditu", eta 270 euroko gastua gaindituko du kon-tsumitzaile bakoitzeko, iragarri dutenez. Zer salduko da gehien aurten? Konpainia beraren arabera, zalantzarik gabe, teknologia. "Aurten ere teknologia izango da salmenta gehien izango dituen sektorea. Sektore honen atzetik edertasuna eta bizimodua datoz", azaldu dute. Gehien eskatzen diren produktuei dagokienez, kontsumi-tzaileek elektronikaren alde egingo dute beste behin ere: mugikorrak, ordenagailuak edota etxetresna elektrikoak, besteak beste. Jakinarazi dutenez, aurten deskontuak gutxienez %20koak izango dira, baina produktu batzuek %50erainoko deskontuak izan ditzakete.
"Aurten, mikrotxipen krisiak eragindako stock teknologikorik ezak markatuko du Black Fridayren kanpaina, atzerapenak ekar ditzakeelako eskaeren entregetan. Aurreikuspen horren ondorioz, baliteke erosle gehiagok Gabonetako erosketak aurreratzea, aurrea hartzeko eta oparirik gabe ez gera-tzeko, stock faltagatik edo hautatutako artikuluaren entregak atzeratzeagatik", azaldu zuen Paula Rodríguez, Business Development Webloyaltyko zuzendariak. Ildo horretatik, beste ideai hau ere gaineratu zuen: "Merkatari batzuk itsas garraioan edukiontziak iristeko atzerapenak salatzen ari dira, eta horrek produktu teknologiko, jostailu edo moda batzuetan prezioak apur bat areagotzea ekar dezake".
Hala, aste beltzean, on-line kanalak bikoiztu egin du eskaera beste garai batzuekin alderatuta. Txosten horren arabera, kudeatzen duen erosketa-klubaren erabiltzaileen portaera oinarri hartuta, Black Week-en erosketak %139 areagotuko dira, aurreko astearekin alderatuta. "Black Friday 2021 oso datu pozgarriak ekarriko ditu. Kanpaina horrek pandemiaren aurreko salmenta- eta gastu-mailak gainditzea espero du, eta horrek erakusten du sektorea berreskuratu egin dela eta Gabonetako kanpainak markatuko dituen aukera onak daudela", azaldu zuen. Online eroslearen profilari dagokionez, emakumezkoak dira gehien (%52) eta gizonezkoen atzetik (%48) dira, eta adin-tarte guztietan ia berdin eragiten dute. Hala ere, 45 eta 54 urte bitarteko biztanleak (%24) eta 44 eta 64 urte bitartekoak (%20) dira nagusi. Erosketen bolumen handiena eguneko une hauetan erregistratuko da: lehen orduan (9:00etatik 11:00etara) eta arratsaldez (18:00etatik 20:00etara). Erosteko gogokoen duten gailuari dagokionez, mugikorrak (% 50) ordenagailua gainditzen du (% 47), eta tabletek aurretik (% 3).
Herritarrek erosiko dituzten produktu eta etxetresna elektrikoetako asko beharrezkoak izango dira eta deskontuak aprobetxatuko dituzte erosi ahal izateko. Hala ere, hori ez da beti horrela gertatzen, eta, batzuetan, deskontuen garaian, herritarrek behar ez dituzten produktuak erosten dituzte, deskontuaren emozioak bultzatuta. Horregatik, Black Fridayren aurreko kanpainan, kontsumitzaileei laguntzeko kanpaina bat egin zuen Kontsumi-tzailearen Erakundeak. Alde horretatik, kanpaina horretatik ziurtatu zuten beherapenetan dagoen guztia ez dagoela deskontu handiarekin finkatuta. "Duela pare bat urtetik, prezioen bilakaeraren jarraipena egiten ari gara Black Friday eta Cyber Monday baino lehenagotik: on-line denda nagusietan salgai dauden ehunka produkturen prezioak berrikusten ditugu, iragarritako beherapenak benetakoak diren ikusteko. Aurreko urteetako monitorizazioen emai-tzei esker, egiaztatu ahal izan dugu Black Fridayko beherapenak ez direla hainbesterako", adierazi zuten. Horregatik, produktu bera erosi aurretik beste establezimendu batzuetan konparatzera eta jatorrizko prezioari erreparatzera animatu zituzten herritarrak, deskontua zenbatekoa den jakiteko. Produktuen kalitatea ere azpimarratu zuten. "Beheratutako produktuek betiko kalitate bera izan behar dute: arauak ez du onartzen oker dauden produktuak merkeago saltzea", gaineratu zuten.
Gastua. Aste batzuk gera-tzen dira oraindik ere Black Week izeneko aste beltza merkealdi-kanpaina hau ostiralean hasten da Black Friday ezagunarekin) hasteko. Hala ere, Webloyalty konpainiak egindako Black Friday 2021 txostenak aurtengo kanpaina ona iragar-tzen du. Aste honetan konpainiak iragarri duenez, aurten ere indarra hartuko du kanpainak, eta familiek berriz gastatuko dute pandemiaren aurretik gastatzen zuten diru kopurua. Zehazki, ostiralean, hilaren 26an, Blak Friday ospatzen den egunean, herritarrek, batez beste, 180 euro gastatuko dituztela kalkulatzen da, eta 270 euro guztira aste beltzean.
"Aste beltza erabakigarria da merkatarientzat. Urteko egun garrantzitsuenetako bat da haientzat, eta Gabonetako kanpainaren hasiera ere bada. Aurtengo aurreikuspenen arabera, Black Fridayko batez besteko gastua 180 eurokoa izango da, aurreko kanpainakoa baino %20 handiagoa". Alde horretatik, Cyber Mondayko gastuaren kalkulua 98 eurokoa da, iazkoaren antzekoa; beraz, Black Week-ek "errekorrak hautsiko ditu", eta 270 euroko gastua gaindituko du kontsumitzaile bakoitzeko, iragarri dutenez.