Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearen (AECC) Arabako batzordeak eta IMQ Igurco Araba zentro soziosanitarioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, Arabako hiriburuan, minbizia prebenitu, horren gainean informatu eta horrekiko kontzientziatzeko, baita gaixotasunak jotako pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko ere. Hitzarmenaren klausulen artean, gaixo onkologikoari eta horren familiari AECC-ko profesionalen bidez laguntzea jaso da, pazientearen egoerak hala errazten eta gaixo
onkologikoak hala eskatzen duenean.