Zentral eoliko berrien kontrako alegazioak
EH Bilduk Foru Gobernuari elkarrekin alegazioak egiteko deia egin dio
- Araban egin nahi diren zentral eolikoen proiektuei alegazioak elkarrekin egiteko eskaintza egin dio EH Bilduk Foru Gobernuari. Alegazio horien helburua proiektu horiek geldiarazte da. Izan ere, Kike Fernandez de Pinedo Arabako Batzar Nagusietako EH Bilduren bozeramalearen aburuz "indar politiko guztiok batera eginez indartsuagoak izango gara".
Ildo horretatik, joan den martxoan, BOEn argitaratu ziren Labrazako, Arkamoko eta Iturrietako parke eolikoen aurkako alegazioak aurkezteko informazio-eskaerak. "Hala, parke eoliko horiek ingurumen inpaktuko nahitaezko azterketa egin behar dute. Eusko Jaurlaritzak Aixeindarraren bidez sustatutako bi proiektu bereziki kontserbatu beharreko eremuetan daude, Iturrietan eta Arkamon, hain zuzen", azaldu zuten EHI Bildutik. Lehenengoan 200 metroko altuerako 15 errota eoliko eraiki nahi dira eta beste 19 bigarrenean, zehaztu zutenez. "Gure ustez, ezin da proiekturik abian jarri energia berriztagarriak ezartzeko plan argirik gabe. Plan horrek helburuak eta epe argiak ezarriko ditu eta bazterketa-eremuak zein izango diren zehaztuko du. Gainerako guztia, beraz, iruzurra izango da Eusko Legebiltzarrean erabakitakoari dagokionez", nabarmendu zuten.
Bestalde, Elkarrekin Arabak biharko osoko bilkuran Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak Iturrietako Mendietan, Arkamon, Labrazan eta Azazetan proiektatutako lau zentral eoliko handien eraikuntza baztertuko ditu. Ildo horretatik jarraituz, Elkarrekin Arabak kritikatu egin du Eusko Jaurlaritzak bere plan eolikoak berriro martxan jartzea, "duela 15 urtetik geldirik daudenak, eta bat-batean Arabako naturguneetan lau zentral eoliko ezartzeko asmoa dutenak", adieraz zuten. "200 metroko altuera (60 solairu baino gehiago) duten 50 aerosorgailurentzako azpiegitura du, eta milioi bat metro karratu baino gehiago hartzen ditu pisten, plataformen, eta lurraldeko naturgune aberatsetako zimenduen artean", ondorioztatu zuten atzo Elkarrekin Arabatik bidalitako prentsa-ohar batean.
Temas
Más en Araba
-
Vitoria se moja por la esclerosis múltiple
-
ESK pide responsabilidades por el accidente de un chófer al que Tuvisa "obliga" a trabajar pese a estar en tratamiento
-
Abetxuko contará con el primer ascensor fuera del Casco Medieval para mejorar la accesibilidad en el barrio
-
ELA muestra su rechazo al ERTE de Tubos Reunidos que busca "maximizar sus beneficios"