- "Euskararentzat etorkizun hobea nahi dugun gasteiztar euskaltzaleok, aukerak behar ditugu gure amets komunei buruz hitz egiteko. Honetan edo hartan ekarpena egiten ari garenok, sarritan, informazio mugatua dugu, gure inguruan bertan mugitzen ari denaz, edo hemen eta han dauden proposamenez. Esperientziak, metodologiak, bizipenak, ikuspegiak, ikerketak, gogoetak, ezagutzea eta partekatzea, horiek aberasteko bideak izateaz gain, gure ahaleginetan eraginkorrago izateko moduak ere badira". Gasteiztar euskaldun eta hausnarketarako gune bat bilatzeko asmoz sortu da Eragin-Janzten, interesa duten herritarrekin batera euskara hainbat esparrutan hausnartzen lagunduko duten eta horretara gonbidatuko duten izen euskaldun garrantzitsuak bilduko dituen zikloa.
"Ziklo honen helburua, beraz, gasteiztar euskaltzaleei (in)formazioa eta hausnarketarako, elkar ezagutu eta aberasteko, une eta guneak eskaintzea da", adierazi dute bertatik. Hainbat elkarte elkartu dira hori antolatzeko. Hain zuzen ere, Arabagara, Geu, Lazarraga, Topagunea eta Alea antolatu dute. Gainera, Gasteizko Udalak eta Laboral Kutxak babesten dute.
Lehen zikloa datorren asteartean izango da, 18.30etan, Oihaneder Euskararen Etxean. Lehen aldi honetan Aldahitz ikerketa eta ulerrizketa metodologia izango dira hizpide, Pello Jauregi Etxanizen eskutik.
Aldahitz Ikerketak hainbat metodologia prestatu ditu azken hamar urteotan hainbat komunikazio-egoeratan euskararen erabilera sustatzeko. Horietako bat da Ulerrizketa Metodologia. Aplikatzen da solaskide batek euskaraz aritzeko tarteko gaitasuna duenean. Solaskide guztiek, bai gaitasun ona dutenek bai tarteko gaitasuna dutenek, prestakuntza saio bat jasotzen dute elkarrekin, eta bertan ikasten dute nola eutsi euskarazko komunikazioari modu arin eta emankorrean. "Hala, modu ulergarrian hitz egiteko estrategiak ikasten dituzte, batetik, eta ulertutakoa egiaztatzeko teknika aktiboak praktikatzen dituzte, bestetik", azaldu dute. Martxoaren 23an bigarren zikloa izango da, baita Oihaneder Euskararen Etxean ere.
Martxoaren 23 an Berrindartu eta Jauzi txosten-proposamenaz hitz egingo dute, Jasone Mendizabal eta Iñaki Martinez de Lunarekin batera. "Bizi dugun abagune historiko honetan aukera dugu hizkuntzaren biziberritze-prozesuan jauzi kualitatiboa emateko. Aukera, eta baita premia ere, genituen erronkei, berriak gehitzen ari baitzaizkie, eta aurreko hamarkadetan aurreratutakoa indartzen, elikatzen eta zabaltzen ez bada, irabazitakoa galtzeko arrisku bizia baitugu", azaldu eta gaineratu dute: "Testuinguru aldaketa honetan, Topalabe taldeak Berrindartu eta jauzi izeneko txostena landu du, hurrengo hamarkadetan euskararen erabileran jauzi hori lortze aldera eman beharko liratekeen pauso handiak irudikatu eta lehentasunez jorratu beharko liratekeen esparruak identifikatu nahian".
Esaldia. "Euskararentzat etorkizun hobea nahi dugun gasteiztar euskaltzaleok, aukerak behar ditugu gure amets komunei buruz hitz egiteko. Honetan edo hartan ekarpena egiten ari garenok, sarritan, informazio mugatua dugu, gure inguruan bertan mugitzen ari denaz, edo hemen eta han dauden proposamenez. Esperientziak, metodologiak, bizipenak, ikuspegiak, ikerketak, gogoetak,€ ezagutzea eta partekatzea, horiek aberasteko bideak izateaz gain, gure ahaleginetan eraginkorrago izateko moduak ere badira".
Lehen zikloa. Lehen zikloa datorren asteartean izango da, 18.30etan, Oihaneder Euskararen Etxean. Lehen aldi honetan Aldahitz ikerketa eta ulerrizketa metodologia izango dira hizpide, Pello Jauregi Etxanizen eskutik.