Milagros Lopez de Ocariz Arabako Farmazialarien Elkargoko lehendakaria da.
Milagros Lopez de Ocariz Arabako Farmazialarien Elkargoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseiluko presidenteak esan duenez, koronabirusaren pandemiak farmazilarien lana proban jarri ditu, baina profesional horien lana inoiz baino gehiago nabarmendu da.
Zein da zuen erronka?
-Gure erronka da gure aurrerapen guztiak pazientearengana, haren osasunarengana eta ongizatera bideratzea. Gure lana hiru zutabetan oinarritzen da: laguntzakoa, soziala eta digitala. Horri esker, beharrezko estrategiak abian jarri eta une bakoitzeko beharretara egokitu gaitezke.
Gainera, Covid-19k eragindako osasun-krisiak proban jarri gaitu, eta erabakigarriak izan ahal izan gara proaktiboak izan garelako. Beraz, etengabe lan egiten dugu norabide horretan, gaur egun erabilgarri dauden aurrerapen teknologikoetan oinarritutako farmazia-zerbitzu profesional asistentzialak garatuz. Zerbi-tzu horien helburua pazientearen beharrei erantzutea da; izan ere, osasun-profesional farmazeutikoak aliatu bat du haren osasunerako, hurbilekoa eta gizatiarra.
Programa pilotu batean ari zarete lanean. Zertan oinarritzen da?
-Farmazia eta Lehen Mailako Arretaren arteko komunikazio-programa bat pilotatzeko zain gaude. Programa horren helburua pazientearen zerbi-tzua hobetzea da, farmazialariaren eta medikuaren arteko komunikazioari eta lankide-tzari esker.