- Aurten hiriak ez du Gabonetako Haur Parkeaz gozatuko. Hala iragarri zuen atzo Gasteizko Udalak, eta eta adierazi zuen erabaki hori egungo osasun-egoerak okerrera egitearen ondorioz hartu zela. Udaletik adierazpen hau egin zuten atzo: "Gabonetako Haur Parkean, garrantzitsuena beti izan da Gasteizko umeek berdintasunean gozatu ahal izatea azken belaunaldiko jokoez, lantegiez, eskulanez eta dibertitzeko espazio ezberdinez, urteko egun berezienetako batzuetan. 2020an, zoritxarrez, aukeratu egin behar dugu, eta osasuna lehenetsi. Kutsatzeen eboluzioak, osasun-sistemaren gaineko gero eta presio handiagoak eta murrizketek horretara bultzatu gaituzte", helarazi zuen Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Borja Rodriguezek. Hori dela eta, zinegotziak atzo azaldu zuenez, aurten Arabako haurrek ezin izango dute Gabonetako haur parkeaz gozatu. Hala ere, asko dira azken egunetan bertan behera geratzen ari diren ekitaldi eta ekintzak, hain zuzen ere, herritarrak bil ez daitezen eta, horrela, koronabirusa kutsatzeko arriskua saihesteko.Ukipen-azalera komunen existentziak dakarren arriskuak, segurtasun-distantzia mantentzeko konplikazioez gain, eragina du hartutako neurrian ere.
- Multimedia
- Servicios
- Participación