- Gasteizko Udalak duela hainbat hamarkadatatik hona hirian garatu diren klima-aldaketaren kontrako eta ingurumena babesteko politiken eredua azaldu zuen atzo goizean Ana Oregi alkateorde eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko lehendakariak. Ingurumen-iraunkortasunaren Asecam foroan -Valentziako enpresarien aurrean-, hiriaren etorkizunerako konpromisoak ere azaldu zituen, hala nola Gasteiz Green Deal estrategian jasotakoak. Foro horretara Udalaren eredua azaltzera gonbidatuetako bat izan zen, hain zuzen, Gasteizko Udala, eta jardunaldia online ospatu zen. Berarekin batera, beste hizlari batzuk egon ziren, hala nola, Saguntoko alkatea edo Valentziako Generalitateko Klima Aldaketaren zuzendari nagusia.
- Multimedia
- Servicios
- Participación