- Duela hiru aste hasi zen iraila, eta hilabete aldaketarekin, ikasturte hasiera heldu zen ere; aurtengoa, gainera, covid-19aren inguruko neurriekin eta ziurgabetasunarekin, zer gertatuko den hurrengo aste eta hilabeteetan ez dakielako inork. Aste honetan gainera, astelehenean, ikastetxe askotan, jantoki zerbitzuak ere ekin dio lanari, kasu horretan ere segurtasun neurri bereziekin, aurtengoa ezohiko ikasturte bat baita.
Horren inguruan, gainera, jantokien antolakuntzaren inguruan, gurasoek eta irakasleek zalantzak dauzkate. Gasteizen, adibidez, Miguel de Cervantes ikastetxean, Miguel de Cervantes mugimendua jaio berri da eskolara itzultzerako orduan ikusitako "ziurtasun-gabeziak" salatzeko, "bereziki, jantokira itzultzerako orduan". Ikastetxe honetan astelehenean hasi zen jantoki zerbitzua, hain zuzen.
Bertan parte hartzen duen ama batek, Aidak, DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA egunkariarekin hitz egin du. "Jantokia zabaldu da Eusko Jaurlaritzak ezarritako protokoloarekin; mahaiak gelaka daude bananduta, eta bertan ez da distantzia manten-tzen burbuila taldeak direlako, eta testuinguru horretan, bazkaltzen daudela, maskarak kentzen dituzte. Mahaien arteko distantzia bai mantentzen da, 1,5 metrokoa", azaltzen du. Dioenez, "ez dago nahikoa monitore, Eusko Jaurlaritzak ez duelako hau handitu eta ume kopuruaren arabera banandu dituelako monitoreak eta ez gela bakoitzeko". 200 bat umek geratzen dira, izan ere, jantokian Miguel de Cervantes ikastetxean. "Argi utzi nahi dugu ikastetxeak protokoloa betetzen duela, baina hau eskasa iruditzen zaigu".
Ikastetxean ere ikuspegi hori partekatzen dute. "Protokoloa eskasa dela ikusten dugu. Gure arazorik handiena monitore kopurua da. Lehen Hezkuntzan 13 burbuila gela ditugu eta soilik 5 monitore", azaltzen dute. Herenegun zabaldu zuten jantokia eta burbuila gelak ez nahastea lortu zuten -diote- irakasle boluntarioak laguntzen egon zirelako, eta aste honetan zehar hau egiten jarraituko dutela aurreratu dute jada. Hala ere, monitore gehiago etortzea eskatzen dute.
Hau salatzeko, astelehenean hasi ziren mobilizazioekin, eta atzo kazerolada bat antolatu zuten, bakoitzak bere etxean -segurtasun distantzia eta neurriak bermatzeko-. "Sare sozialen bidez eskatu genuen ere jendeak gurekin bat egiteko", gaineratu du Aidak, eta orain arte goizeko 9.00etatik 12.00etara eraman dituzte haien seme-alabak ikastetxera eta sistema honen alde ez dauden gurasoek ez dituzte arratsaldez bidali. "Gaurtik aurrera bueltatuko dira ere arratsaldez, ez daukagulako beste aukerarik, baina mobilizazioekin jarraituko dugu. 16.45tan, egunero, ikastetxearen inguruetan batuko gara, segurtasun tarteak eta neurriak errespetatzen, noski", dio orain Aidak.
4 gurasok ekin zioten plataformaren sorkuntzari, eta momentu honetan 95 familia daude eratu zuten WhatsApp taldean. "Batzuk ezin dira etorri mobilizazioetara lan egin behar dutelako. Astelehenean ospatu genuen greban 50 familia inguruk hartu zuten parte. Horrek esan nahi du ez zirela arratsaldean gelara joan, ezta jantokira ere", adierazten du Aidak. Azaltzen duenez, ikastetxean dauden familiek "bat egiten ari dute mugimenduarekin".
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak, bere partez, DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA egunkariarekin hitz egin du eta adierazi du sailak azkentzen ari dela jantokiaren protokoloaren inguruko azalpen gehigarriak. Beste alde batetik ere gogoratu du departamentuak ikastetxe guztiekin harremanetan jarraitzen duela lurralde-ordezkaritzen bitartez jantokien inguruko kasuistika ezagutzeko, behar dituzten errefortzuak, etab. "Hala ere, une honetan ez da erraza Hezkuntza sailarentzat ikastetxe bakoitzean behar diren baliabideak zenbatzea, urriaren 15era arte zabalik dagoelako epea familiek haien seme-alabak jantokian matrikulatzeko. Dena den, lan egiten gaude covid-19ak sortutako egoerari aurre egiteko".
Eskaera. Miguel de Cervantes ikastetxetik eskatzen dute monitore gehiago kontratatzea, diotenez, momentu honetan irakasle batzuk errefortzua egiten dabiltzatelako. Guraso batzuk plataforma bat sortu dute egoera honen aurrean "konponbide" bat eskatzeko.
Erantzuna. Eusko Jaurlaritza azkentzen ari da jantokiaren protokoloaren inguruko azalpen gehigarriak. Gainera, ikastetxe guztiekin harremanetan jarrai-tzen du lurralde-ordezkaritzen bitartez.