- Caritasek jaso du jada abisua: Udalak eta Aldundiak murriztu egin die urteko diru-laguntza. “Zuhur jokatu dugu”, dio Maite Sebal Gasteizko elkartearen arduradunak. Eta zuhurtzia hori aurreko diru-bilketetatik gorde dutenari eta berriki herritarrengandik jaso dutenari dagokio.
“Guretzat jasotze ditugun diru-laguntzak gure diru-sarreren zati handi bat da. Baina zorionez, jendea oso solidarioa da eta asko lagun-tzen digute. Orokorrean, gizartean zenbat eta okerrago egon, orduan eta gehiago laguntzen diogu behar duenari. Horregatik, koronabirus eta konfinamendu egun hauetan, askorentzat pobrezia areagotu den egun hauetan, herritarrek eran-tzun egin dute. Izan ere, konfinamendua amaitu zenean eta pertsonok askatasuna berreskuratu genuenean, herritar asko etorri ziren hona euren dohaintza egitera”, azaldu du Sebalek. “Elkartasun kristaua da”, dio Maite Sebalek. Herritarrek Caritasi modu desinteresatuan egiten dizkioten dohaintza horiez gain, erakunde horrek urtero dirua biltzeko kanpainak ere egiten ditu. Adibidez, duela gutxi eta konfinamenduan zehar, Caritasek kanpaina bat egin zuen elkartasun ekonomikoa eta “sare soziala sortzen duten keinu pertsonalak” eska-tzeko. Horregatik guztiagatik, diru-laguntza murrizteak eragingo die, “baina elkartasunari eta gure lan desinteresatuari esker bizirauten lortuko dugu”. Caritasek 18.000 pertsona ingururi laguntzen die urtean zehar. Pandemiak iraun zuen bitartean, familia askok Caritasi laguntza eskatu zioten, janaria premiaz behar zuelako, baina elkarte horrek askoz ere gehiago laguntzen du, hala nola prestakuntzan eta lan-aukeran. Eurentzat okerrena oraindik etortzeke dago: “Enpresek euren lantaldea erregulatzeko aukera dutenean kaleratzeak hasiko dira. Beldur gara jende desolatu asko etorriko ote den laguntza eske”.