Eskola irekiak sortzeko gida bisual berria
Añanan esperientzia pilotua egin ondoren, Aldundiak apustu hori zabaldu nahi du
- Arabako Foru Aldundiak kuadrilletan eskola irekiak (Open Eskola) sortzeko gida bisual berria aurkeztu zuen atzo. Topaketa telematiko batean eman zuen tresna berri horren berri Aldundiko Gobernu Irekiaren Zuzendaritzak.
"Añanan esperientzia pilotua egin ondoren sortu da, eta haren bidez abian jarriko dira eredu bereko eskola ireki berriak lurraldeko gainerako kuadrilletan", azaldu zuten atzo Arabako Foru Aldundiatik eta gaineratu zuten: "Hori guztia, helburutzat hartuta herritarrak gai publikoetan aktiboagoak izan daitezen sustatzea, eta administrazioa ireki eta gardenagoa izan dadin bultzatzea. Horretarako, parte hartzearen eta erantzukidetasunaren kulturaren balioak sustatuko dira". Saioan parte hartu zuten Añanako Kuadrillako Open Eskolan lanean aritu direnen ordezkariek eta diagnostikatu dituzten erronkez aritu dira, hala nola gobernantza eredua, lurraldearen garapenerako jarduerak, eta gazteak eta komunikazioa. Lineako topaketa horretan OGP (Open Government Partnership) euskal estrategian parte hartzen duten Euskadiko beste lurralde batzuetako ordezkariak ere izan ziren; besteak beste, Tolosako Udala, Bilboko Udala eta Innobasque.
Temas
Más en Araba
-
Espacio Público eleva de 20.000 a 53.000 euros su aportación al transporte con el Parque Tecnológico desde 2023
-
Laudio aprueba hoy un pago de facturas acumuladas de casi un millón de euros
-
Amurrio ofrece empleo en el Punto Morado de fiestas
-
Seis menores hospitalizados en Vitoria por un golpe de calor tras averiarse su autobús en Kuartango