rleak babestea ez da lan erraza. Asiako liztorra iritsi zenetik, eta sortutako kutsadurarekin batera, erleek gero eta babes handiagoa behar dute bizirik iraun dezaten. Eta helburu horrekin, hain zuzen, suhiltzaileek gero eta gehiago jarduten dute liztorren aurka eta erleen alde. Hala, joan den urtean, Gasteizko Udaleko suhiltzaileek 515 esku-hartze egin zituzten erleak eta liztorrak hiritik kendu nahian. Liztorrak edo erleak kendu ondoren, Aguirrelandara eramaten dituzte; han baitute egoitza suhiltzaileek. Bertara heldu bezain pronto, poltsan gordeta daudela liztorrei su ematen diete eta erleak, ordea, babesten dituzte.
Hala azaldu du DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA egunkarian Adolfo Moraza Gasteizko Suhiltzaileen ofizialordeak: "Hilabete hauetan zehar suhiltzaileok esku hartze ugari ditugu liztor eta erleen habiak kentzeko", adierazi du. Esku-hartze horietako asko herritarren laguntzari esker egiten dira. Izan ere, herritarrek 092 edota 112ra deitzen dute maiz erleen edo liztorren habien berri emateko. Eta dei horien ondoren, suhiltzaileen txanda izaten da. Soilik joan den urtean, Gasteizko suhiltzaileek 515 esku hartze izan zituzten hirian sortutako habi ezberdinak kentzeko. Lan hau ez da erraza ezta arina ere izaten. Izan ere, esku hartze horietara joateko, suhiltzaileek norbere burua babesteko arropa bereziak janzten dituzte, erleen eta liztorren ziztadetatik babesteko. Eta horrela jan-tzita, urteko sasoi hauetan ohikoak diren tenperatura altuak gorabehera, zenbait orduz intsektuak erretiratzen lan egiten dute. Ondoren, Aguirrelandara eramaten dituzte, eta liztorren kasuan, habia bera errez hiltzen dituzte. Liztorrak hiltzen dituzte, batetik, erlauntzak suntzitzen dituztelako eta, bestetik, erleak hiltzen dituztelako: "Liztorrek denetarik jaten dute; frutetatik zapore goxoa ateratzen dute, eta erleetatik ere behar dituzten proteinak. Horregatik, erleak erasotzen dituzte, eta gero, erlauntza babesik gabe geratzen baldin bada, polen eta ezti guztia eramaten dute. Batez ere asiako liztorra bada; beste liztor ba-tzuekin mekanismo batzuk dituzte beren burua defendatzeko, baina horien aurka ezin dute".
Erleekin egiten dutena, ordea, desberdina da: "Lehenik eta behin, kontuan hartu behar dugu hartutako erleen kopurua altua den ala ez; erle gutxi direnean, guk babesten ditugu, gehiago ditugun arte. Orduan, erleen kopurua handitzerakoan, erlezainei ematen dizkiegu. Hasieratik erle kopuru handia hartuz gero, erlezainei ematen dizkiegu, haiek babes ditzaten". Eta, hain zuzen ere, bilketa eta zaintza horretarako, Arabako Nekazarien Elkarteak sei kutxa berezi diseinatu ditu suhiltzaileen-tzat. Horrela, kutxa horiek erlaun-tza gisa sortu dira erleak bereziki babesteko eta zaintzeko zuhaitzetatik kendu bezain pronto, erlezain bati ematen zaizkion arte.
Orain arte, behin suhiltzaileek erleen habiak kentzen zituztenean, kartoizko kutxa batean sartzen zituzten, aldez aurretik oxigenoa sartzeko zuloak eginda. "Kutxa hauek erlauntzak izango balira bezala dira haientzat. Esku hartzeren batera irten eta erlauntzak ba-tzen ditugunean, hemen sartzen ditugu, eta haientzako etxebizitza bat bezala da. Kutxa honetan bertan erlezainari ematen diogu eta egun batzuetara kutxak bueltan ekartzen dizkigute", azaldu du Morazak.
Bitxikeria gisa, erleek eta liztorrek habia edonon egiteko gai direla kontatu du ofizialordeak. Ez hain aspaldi, izan ere, liztorrek habi berezi bat sortu zuten Aguirrelandako instalazioetan bertan. Suhiltzaileen instalazioetako patioan zegoen musika-kaxa batean egin zuten beraien habia, hain zuzen. Suhiltzaileetako bat kutxan zerbait arraroa zegoela ohartu zenean, irekitzea erabaki zuen eta liztorrez beteta zegoela ohartarazi zen. "Gai dira eroso sentitzen diren edozein lekutan habiak egiteko".
Iaz Gasteizko suhiltzaileek 515 esku-hartze egin zituzten erleen eta liztorren habiak kentzeko. Baina 2018an esku hartze horiek 710 izan ziren. Gero eta esku-hartze gutxiago egiten dituztela liztor eta erleak kentzeko adierazten du datu horrek? Ezezkoa da erantzuna. "Gasteizko Udaleko suhiltzaileen jarduketetan aldaketa nabarmenenak erleekin eta liztorrekin egindako jarduketetan daude. Liztor asiarrekin izandako istiluen murrizketa hedatu egin da gure probintzian. Badirudi espezie inbaditzaile horri buruzko ezagutzak ahalbidetu duela azken urteetako hedapen-prozesua. 900 tranpa jarri ziren erreginak harrapatzeko, eta badirudi horrek esperotako ondorioak ekarri dituela. Maiatzeko eguraldi ho-tzak ere eragin handia izan zuen erreginaren biziraupenean, garai hartan oso ahula baitzen, habia primarioa sendotu arte", azaldu du. Esku hartze horiez gain, gora egin dute ere bide publikoan sortutako suteen esku hartzeak. Gasteizko Udalaren datuen arabera, suteek gora egin dute 2019an, aurreko urtearekin alderatuta. 2018an 679 sute itzali behar izan zituzten. Su horiek hiriko hainbat lekutan piztu ziren: zabortegietan, baserrietan, garajeetan, edukiontzietan... 2019an suteek eraginda 688 esku-hartze eman ziren. Aipatutako kopuru horietatik 107 bide publikoan piztu ziren (2018an baino 47 gehiago). Sastraken suteek ere gora egin dute: 2018an 19 egon ziren eta 2019an 34ra arte igo ziren, datuen arabera. Etxebizitzetan gertatzen diren suteen kopuruak ia bere horretan jarraitzen dute: 2018an 157 sute gertatu ziren, eta iaz, berriz, bat gutxiago 156 kopurura iritsiz.
Esku-hartzeak. Gasteizko suhiltzaileek erleak eta liztorrak hiriko kaleetatik kentzeko 515 zerbitzu egin zituzten iaz, 2018an baino askoz gutxiago, urte horretan 710 izan baitziren. Erleak babestea da haien helburu nagusietarikoa.
Egiten duten lana. Esku-har-tze horietara joateko, suhiltzaileek norbere burua babesteko arropa bereziak janzten dituzte, erleen eta liztorren ziztadetatik babesteko. Eta horrela jantzita, urteko sasoi hauetan ohikoak diren tenperatura altuak gorabehera, zenbait orduz intsektuak erretiratzen lan egiten dute. Ondoren, Aguirrelandara eramaten dituzte, eta liztorren kasuan, habia bera errez hiltzen dituzte.
"Hilabete hauetan zehar suhiltzaileok esku hartze asko ditugu liztor eta erleen habiak kentzeko", azaldu du.
"Kontuan hartu behar dugu hartu ditugun erleen kopurua altua den ala ez; erle gutxi direnean, guk babesten ditugu, gehiago ditugun arte. Orduan, erleen kopurua handitzerakoan, erlezainei ematen dizkiegu. Hasieratik erle kopuru handia hartuez gero, erlezanei ematen dizkiegu, haiek babes ditzaten".