Síguenos en redes sociales:

Bihartik larunbatera, elikagai bilketa Carrefourren

Gurutze Gorriak Gorbeia merkataritza gunean egongo da goizez eta arratsaldez

- Gurutze Gorriak ahalik eta elikagai kilo gehien bildu nahi ditu, biztanleriaren zatirik ahulenak pairatzen duen gizarte-larrialdiko egoera arintzeko, #Elkartasunkiloak ekimenaren barruan. Milioi bat elikagai biltzeko operazioa da, eta elikagai bilketa kanpaina bat antolatu dute bihartik larunbatera Carrefour Gorbeia hipermerkatuan. Bertan, Arabako Gurutze Gorriko 48 boluntario eta Carrefour Elkartasun Fundazioko boluntarioak egongo dira jendeak emandakoa batzen, 10.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 21.00etara arte. Gainera, prentsa ohar baten bidez gogoratu zuten elikagaiak ematerik ez badago, ekarpen ekonomiko bat egin daitekeela www.cruzroja.es weborrialdearen bidez honetan parte hartzeko.