Landan eten digitala ezabatzea onartu dute
EH Bildu: “Espero dugu mozio hau onartu ondoren eten digitala desagertzen joatea”
- Batzar Nagusiek, EH Bildu-k eskatuta, mozio bat onartu dute Arabako landa-ingurunean teknologia berrien arloan dagoen bazterketa sozial, teknologiko eta ekonomikoa ezabatzeko, EH Bilduk atzo azaldu zuenez.
Jakitera eman dutenez, Batzar Nagusiek Aldundiari eskatzen diote lurralde historikoko udalen aurkezpena babestu, koordinatu eta kudeatu dezala, “herritarrek WiFi konexiorako sarbide librea finantzatzen duten Europako programei dagokienez, hala nola parkeetan, plazetan, eraikin ofizialetan, liburutegieta edo, osasun-zentroetan”, besteak beste. Horrez gain, “Aldundiari azter dezala eskatu da, lurraldeko administrazio-batzarrekinbatera, lurraldeko biztanleguneetan gutxienez WiFi puntu bat publikoa, doakoa eta konektibitate handikoa instalatzeko aukera”. Hirugarrenik, EH Bildu-k “arreta berezia jarri du Foru Aldundiak eta gainerako erakunde publikoek administrazio-izapide eta agiri bidezko aurkezpen guztiak aurrez aurre egiten jarraitzea berma dezaten, betiere administrazio publikoekin harreman elektronikoak izateko duten eskubidea ziurtatuz”.
Azkenik, akordio hori lurraldeko udal eta kontzeju guztiei helaraziko zaie. Javier Argote EH Bildu-ko batzarkideak gogorarazi duenez, Arabako herri guztiek banda zabaleko konexioa izango dute “laster”. Halaber, gogorarazi du pertsona asko teknologia horiek erabiltzetik kanpo geratzen direla, gaitasun ekonomikorik ez dutelako. “Izapideak digitalizatzea, kasu batzuetan zerbitzu publikoak eta ekonomikoak kudeatzeko bide bakarra izanik, gizarte-bazterketako modu berri bat sortzen ari da, bazterketa teknologikoa. Teknologia garestia da eta horretara egokitzea eragozpen larria da diru-sarrera urriak dituzten pertsonentzat, baina espero dugu mozio hau onartu ondoren eten digitala desagertzen joatea Arabako herrietako bizilagunentzat”, ondorioztatu du Argotek.
Temas
Más en Araba
-
En imágenes: Ambiente de celebración para despedir las fiestas de Álava durante el Día de Nuestra Señora de Estíbaliz
-
Ampliado hasta el día 6 el plazo para pedir las ayudas a la cosecha en verde de viñedos
-
Hodeiak ugarituko dira ostegunean
-
Pradales: "Necesitamos mayor ritmo para descarbonizar nuestra industria y es decisivo el suministro energético”