- Bizikleta elektrikoak mailegatzeko estazio automatizatu berria. Hori da Gasteizko Udalan abian jarriko duena San Martingo bulegoetako udal langileentzat, hain zuzen ere: “Gasteizko Udalak bizikleta elektrikoak maileguan uzteko gune automatizatu berria jarriko du abian Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bitartez”, jakinarazi zuten atzo. Zerbitzu berri hau datozen egunetan hasiko da martxan , “San Martineko eraikineko langileek aukera jasangarria izan dezaten laneko joan-etorrietarako, udal ibilgailuak erabili ordez”, helarazi zuten atzo Gasteizko Udaletik.

IGIko lehendakari Ana Oregi-ren hitzetan, “Nazio Batuen 2030 Agenda ezartzen jarraitzen dugu eta, gure ustez, mugikortasuna zeharkako elementua da gure hirian iraunkortasuna lortzeko”. Ildo beretik, Oregik nabarmendu zuenez, bizikletaz eta oinez ibiltzeak “energia-kontsumoa eta kutsadura murrizten laguntzen du, baita herritarren osasuna hobetzen ere”. Hori dela eta, aukera erakargarria ere badela azpimarratu zuen: “Ziurgabetasun garai hauetan, lan arloan bizikleta erabiltzea aukera erakargarria da modu jasangarri eta osasungarrian mugitzeko”, erantsi zuen.

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak gune automatizatu bat instalatu du San Martineko eraikineko lurpeko aparkalekuan, 6 bizikleta elektriko maileguan utzi, itzuli eta birkargatzeko. Ainguratu eta birkargatzeko sei puntuz eta sei bizikletaz hornituta dago sistema.

Atzo bertan Gasteizko Udaletik zehaztu zutenez, bizikleta hauek erabili nahi dituztenek aplikazio mugikor bat deskargatu beharko dute eta aplikazio honen ondoren udaletxeak usten dituen bizikleta hauek eskatu. Oraingoz, zerbitzu hori gehienez ere urte erdiz egongo da erabilgarri, Udalak sortu den erreklamazio hori baloratu ahal izan dezan. Hala azaldu zuten atzo Udaleko iturriek: “Erabiltzaileek aplikazioa bat beharko dute horietaz baliatzeko. Esperientzia pilotuak sei hilabete iraungo du, eta duen arrakastaren arabera erabakiko da bizikleta partekatzeko sistemak jarraitzen duen ala ez”, helarazi zuten.