- "Lehen unetik Espetxeetako langileen eta barneratuen osasuna zaintzeko jardun da". Adierazpen horiek Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak egin zituen atzo, Arabako espetxera egindako bere lehen bisitan. Bisita horretan, Benito Aguirre zuzendaria, Carlos Zapatero Espainiako Gobernuaren Arabako Ordezkariordearekin eta Zentroko beste arduradun batzuekin batera, instalazioetako toki batzuk bisitatu zituen eta koronabirusak eragindako pandemia hasi zenetik presoen eta espetxeetako langileen osasuna zaintzeko Espetxeetako Erakundeak martxan jarritako neurriak errepasatu zituen ere.
Instalazioetan egindako bisita bukatu bezain pronto, Denis Itxasok espetxeetan lan egiten duten langile guztien lana eskertu nahi izan zuen, eta sortutako pandemia honetan preso askok izan duten jarrera ona ere azpimarratu nahi izan zuen. Bere hitzetan, "alarma-estatua deklaratu zenetik ia bi hilabete igaro direnean, eta Espainiako gizartea, oro har, hain egoera konplexuan ematen ari den adibidea aintzat hartuta, esfortzu kolektibo izugarria eskatzen ari zaigun osasun-krisi honetan, justiziazkoa da, alde batetik, espetxeetako langile guztiek haien kategoria eta zeregin profesionaletan egindako lana aitortzea, bai eta haien hezkuntza- eta osasun-lana zein Legeak eskatzen dien eginkizuna ere.Bestetik, barnekoena, askatasunaz gabetzeko zigorrari mugigarritasunean eta osasuna ziurtatzeko emandako komunikazioetan murrizketak gehitu dizkioten horiena. Barnekoek ere eredu nabarmena eman dute haien portaeraz".
Gainera, Euskadiko espetxeetako egungo egoera ere azaldu nahi izan zuen Itxasok. Hala, euskal espetxeetan une honetan ez dagoela baieztatutako kasu positiborik nabarmendu zuen: "Euskal Autonomia Erkidegoko hiru espetxeetan une honetan ez da kasu positiborik erregistratu, eta gaur bertan hasiko da Osakidetza, Zentroetan bertan Martuteneko eta Arabako langileei test azkarrak egiten eta astean zehar Basaurikoan." Bere azalpenen arabera, presoen kasuan, joan den ostegunean egin zituzten testak zentro gipuzkoarraren kasuan; Arabakoetan, berriz, "gaur bertan (atzo) egingo diete espetxeetako langileekin batera".
Alarma-egoera ezarri baino egun batzuk lehenago, Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak, Osasun Ministerioarekin koordinatuta, espetxeak kanpoaldera ixtea erabaki zuen, presoak, arrisku handiko taldea, Covid-19tik babesteko asmotan baita funtzionarioak eta Espetxeetako gainerako langileak ere. "Barne-segurtasuneko edo barne-biztanleriaren espetxe-sailkapena berrikusteko beste neurri batzuekin batera, aukera hori beren egoerarekin bateragarria den kasuetan zentrotik kanpo egotea errazteko, babes-material sanitarioa erosi zen berehala, hala nola maskarak, eskularruak, mantal iragazgaitzak, betaurrekoak edo gel desinfektatzaileak. Horri esker, langileak eta barnekoak zentzuz eta behar bezala babestu ahal izan dira bai sail ezberdinetan, bai osasun-isolamenduko eremueta".
Neurri horiez gain, espetxeek beste neurri ezberdin batzuk hartu dituzte bertakoei babesteko helburuarekin. Hala, martxoaren 10ean, komunikazio ez arrunt guztiak eteten hasi ziren, baita espetxekoak ez diren langileak Administrazio Zentralaren mendeko zentroetan sartzea ere. Eta bost egun geroago gogortu egin ziren Errege Dekretua indarrean sartu ondoren. Izan ere, martxoaren 15ean gainerako komunikazioak, barneratuen baimenak edo programatutako irteerak bertan behera utzi ziren, besteak beste. "Arrazoi honengatik, eta kanpoalderako itxiera arintzeko, askatasunaz gabetutako pertsonek eskubidez dituzten telefono-deiak eta haien iraupena zabaltzea xedatu zen, eta doakoak izatea ezarri zen baliabiderik ez zutenentzat", berretsi zuen.
Izan ere, bere hitzetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, espetxeetako agintariek sei mugikor erosi dituzte, nahi zituzten presoek beraien senideei edo abokatuei bideo deiak egiteko aukera izateko. "Funtzionalitate berri hori ezarri zenetik, mota honetako 1.518 komunikazio bete dira, 10 minutukoak, kostu ekonomikorik gabe. Era berean, telemedikuntza-zerbitzua sustatu zen, espetxez kanpoko etendako kontsulta medikoak egiteko", esan eta erantsi zuen: "Gainera, informazio-kanpainak egin dira hartutako neurrien izaerari eta helburuari buruz. Horretarako ezarritako ordutegietatik kanpo, hala eskatu zuten barneratuei, ziegan egoteko baimena eman zitzaien, kontrakoa aholkatzen ez zuten arrazoi mediko edo tratamenduzkorik ez bazegoen".
Bestalde, joan den apirilaren 15ean, Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak martxoan bertan behera geratu ziren espetxeetako ekoizpen-tailerrak pixkanaka eta mailaka irekitzea erabaki zuen. Gainera, datozen egunetan ere, jarduera akademikoa berrabiaraziko da (Lehen Hezkuntza, DBH eta UNED), aurrez aurrekoak ez diren metodologiak aplikatuz. "Aurretik, liburutegien zerbitzua indartu zen, funts gehiagoz eta argitalpen interesgarriz eta gaurkotasunezkoz hornituz", adierazi zuen.
Bisita. Denis Itxaso, Espainiako Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkariak, Arabako espetxean izan zen atzo. Benito Aguirre zuzendaria, Carlos Zapatero Espainiako Gobernuaren Arabako Ordezkariordea eta Zentroko beste arduradun batzuekin batera, instalazioetako batzuk bisitatu zituen, eta koronabirusak eragindako pandemia hasi zenetik presoen eta espetxeetako langileen osasuna zaintzeko Espetxeetako Erakundeak martxan jarritako neurriak errepasatu zituen.
Segurtasun neurriak. Alarma-egoera ezarri baino egun batzuk lehenago, Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak, Osasun Ministerioarekin koordinatuta, espetxeak kanpoaldera ixtea erabaki zuen, presoak, arrisku handiko taldea, Covid-19tik babesteko baita
funtzionarioak eta Espetxeetako gainerako langileak ere.
"Euskal Autonomia Erkidegoko hiru espetxeetan une honetan ez da kasu positiborik erregistratu, eta gaur bertan hasiko da Osakidetza, Zentroetan bertan Martuteneko eta Arabako langileei test azkarrak egiten eta astean zehar Basaurikoan".
"Funtzionalitate berri hori ezarri zenetik (bideo-deiak), mota honetako 1.518 komunikazio bete dira, 10 minutukoak, kostu ekonomikorik gabe. Era berean, telemedikuntza-zerbitzua sustatu zen, espetxez kanpoko etendako kontsulta medikoak egiteko".