- Desberdintasuna alderdi guztietan. Eduardo García Langarica, familia medikua eta Medicus Mundiren Elkarteen Federazioko presidentea Estatuan, atzo ziurtatu zuenez, covid-19aren aurkako borrokan agerian uzten ari da, beste behin ere, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna, alde batean baino gehiagotan.
"Naiz eta badirudien Covid-19ak gehiago hiltzen dituela gizonezkoak, ez da askorik aipatzen emakumearen egitekoa pandemian. Batetik, medikuntza sektoreko plantiletako %70 emakumeak dira, Munduko Osasun Erakundeak dioenez", jakinarazi eta erantsi zuen: "Baina Covid-19aren aurkako estrategiak erabakitzen diren erakundeetan ordezkaritza eskasa dute, The Lancet agerkariak argitara emandako artikulu batek dioenez Covid-19: epidemiaren eragina generoaren arabera. Irabazi asmorik gabekoa den eta osasungintza arloan aukera berdintasuna sustatzen duen Global Health 50/50 kolektiboaren azken txostenaren arabera, gizonen esku daude mundu zabaleko osasun erakundeen zuzendaritzen %70".
Ildo beretik jarraituz, sendagile honen aburuz, halaber, emakumeak dira haurren, adinekoen eta mendekoen zaintzen arduradun lehenak, eta beren ahultasun ekonomikoa "areagotu" egiten da izurriteak eragindako finantza krisiarekin; "zirkunstantzia hau kontuan hartu beharko da" etorkizunean erabaki beharko diren neurri ekonomikoetan. Era berean, eta bere esanetan, "froga ebidenteak" daude prekaritate ekonomiko eta ezegonkortasun sozialen garaietan genero indarkeriak eztanda egiten duela etxeko eremuan. "Izurritea sekulako eragina izaten ari da dio Txinatik Wan Feik, zeina den Jingzhouko indarkeriaren aurkako elkarte baten fundatzailea, Hubei probintzian. Tratu txarrengatiko salaketak hirukoiztu egin dira otsailean, eta gure estatistiken arabera kasuen %90ek zerikusia dute Covid19arekin. Frantzian, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Estatu Idazkariak egiaztatu du ezen berrogeialdian tratu txarren aurkako telefonora egindako deiak egunean 1600 eta gehiago izatetik 200 soilik izatera igaro direla, eta ez tratu txarrak gutxitu direlako, baizik eta emakume tratu txar jasandakoek zailagoa dutelako deitzea. Pandemia honek generoarekiko izango duen inpaktua berandu baino lehen aztertu behar da, neurri egokiak hartu ahal izateko". Bere ustez, hori agerian geratu zen iragan hurbilean, eta horrek erakusten du larrialdi egoeretan "agerikoagoak" direla gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak. Ebolaren krisia jartzen du adibide gisa medikuak: "Sexu- eta ugalketa-osasuneko kontsultak murriztu ziren, eta horrek amaren hilkortasun handiagoa ekarri zuen, eta, bigarren kasuan, emakumeen sexu- eta ugalketa-eskubideak murriztu ziren".
Desberdintasunez gain, mediku horrentzat badira epidema horretan landu beharreko beste alderdi larri batzuk ere. Haren hitzetan, adierazi beharreko beste alderdi bat da beste gaixotasun batzuetarako arreta medikoa atzeratzeak eragin nabarmena izan dezakeela hainbat gaixotasun kronikoren ondoriozko morbilitatean eta hilkortasunean. "Horri gehitzen badiogu lehen mailako arretako zentroak ixtea, beren profesionalak kanpainako ospitaleetara bideratzeko, Madrilen bezala, ondorioak izan litezke pazienteak beren etxeetan artatzeari uztea, hori baita modurik hoberena ospitale zerbitzuen lan karga arintzeko", dio.
"Azken ideia bat atera beharko genuke krisi honetatik, eta da mundu bat eskatzea non osasun politika bizitza guztiekin egongo den konprometituta, non merkatuak arta medikuaren gainean duen kontrola desegingo den, ez dezan berak erabaki nork merezi duen arta jasotzea eta nor bazterrera utziko gaixotasunean eta heriotzean, non inolaz ere ez den onartuko batzuk eskura izatea txerto bat bizitza salbatzen ahal diena eta besteei horixe bera ukatzen zaien ezin dutelako ordaindu edo eta ez daukatelako aseguru mediko egokirik", eskatu zuensendagileak iri-tzi gutun batean. Eta gaineratu zuen ere: "Politika honek, halaber, herrialde guztien arteko elkartasuna ezarriko luke, arta mediko unibertsalarekin konprometituta, eta, ondorioz, arta medikorako nazioz gaindiko politika bat ezarriko luke berdintasun ideia hauek gauzatzearekin konprometitua".
"Ziurrenik covid19aren bidezko infekzioak gehiago joko du, larriago eta hilgarritasun handiagoarekin jende babesgabeena, eta horiexek izango dute aukera mugatuena diagnostikoak eta tratamendu kalitatezko eta egokienak eskuratzeko --nahiz eta infekzioarentzako tratamendua gaur-gaurkoz oso mugatua den. Osasunaren determinatzaile sozialek eragiten dute".
Desberdintasuna. Desberdintasuna alderdi guztietan. Eduardo García Langarica, familia medikua eta Medicus Mundiren Elkarteen Federazioko presidentea Estatuan, atzo ziurtatu zuenez, covid-19aren aurkako borrokan agerian uzten ari da, beste behin ere, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna, alde batean baino gehiagotan.
"Naiz eta badirudien covid-19ak gehiago hiltzen dituela gizonezkoak, ez da askorik aipatzen emakumearen egitekoa pandemian".
"Batetik, medikuntza sektoreko plantiletako %70 emakumeak dira, Munduko Osasun Erakundeak dioenez. Baina covid-19aren aurkako estrategiak erabakitzen diren erakundeetan ordezkaritza eskasa dute, The Lancet agerkariak argitara emandako artikulu batek dioenez Covid-19: epidemiaren eragina generoaren arabera. Irabazi asmorik gabekoa den eta osasungintza arloan aukera berdintasuna susta-tzen duen Global Health 50/50 kolektiboaren azken txostenaren arabera, gizonen esku daude mundu zabaleko osasun erakundeen zuzendaritzen %70".
"Ziurrenik covid-19aren bidezko infekzioak gehiago joko du, larriago eta hilgarritasun handiagoarekin jende babesgabeena, eta horiexek izango dute aukera mugatuena diagnostikoak eta tratamendu kalitatezko eta egokienak eskuratzeko, nahiz eta infekzioarentzako tratamendua gaur-gaurkoz oso mugatua den. Osasunaren determinatzaile sozialek eragiten dute".
"Azken ideia bat atera beharko genuke krisi honetatik, eta da mundu bat eskatzea non osasun politika bizitza guztiekin egongo den konprometituta, non merkatuak arta medikuaren gainean duen kontrola desegingo den, ez dezan berak erabaki nork merezi duen arta jasotzea eta nor bazterrera utziko gaixotasunean eta heriotzean".