GASTEIZ - Turismo matrikulazioak jaitsi egin dira nahiz eta, paradojikoki, abenduan 105.853 ibilgailu eta lur orotako ibilgailu matrikulatu ziren, 2018ko abenduan baino %6,6 gehiago. Hala ere, urte osoan, zehar egindako turismoen merkaturatzeek behera egin dute lehen aldiz 2012tik, 1.258.260 unitate erregistratu baitira, eta, hala, %4,8ko jaitsiera izan da. Araban ere datuek ez dute hobetzen. Izan ere, 2018ko abenduan 643 auto eta lur orotako ibilgailuak matrikulatu ziren eta urte bat beranduago aldiz, 2019ko abenduan, 605 turismo eta lur orotako ibilgailu matrikulatu ziren, hau da %5,91 gutxiago. Datu horiek eta beste batzuk Anfac auto eta kamioi fabrikatzaileen Espainiako Elkarteak, Faconauto kontzesionarioak eta Ganvam motordun ibilgailuen saltzaileen elkarte nazionalak eskaini dituzte.

Beraien datuen arabera, zehazki, Araban 394 turismo eta lur orotako matrikula egin ziren (397 2018ko abenduan), eta 210 enpresatan (% 11,76 gutxiago 2018ko abenduan baino). Gipuzkoan, aldiz, matrikulazioak egonkor mantendu dira, 2018ko eta 2019ko abenduan 1082 matrikulatu baitziren, eta Bizkaian, gora egin dute. Zehazki, 1567 matrikulazio izatetik 1672 izatera pasatu dira. Estatuan datuek okerrera egiten dute. Izan ere, partikularren kanalak behera egiten jarraitzen du, 2018ko hilabete berean baino ia %7 gutxiago matrikulatuta, 50.137 unitateraino. Izan ere, partikularrak da abenduan zifra negatiboak erregistratu dituen kanal bakarra. Enpresetan matrikulazioak igo egin dira, ehuneko hamalauko igoerarekin, eta alokatzaileen kanalak ere ia %50ean handitu ditu matrikulatutako unitateak. Datuekin jarraituz, abenduan 16.373 ibilgailu komertzial arin matrikulatu ziren, iazko hilabete berean baino %8,1 gutxiago. Autonomoen kanala %12 jaitsi da, eta alokatzaileen kanala da hazten ari den bakarra, 1.380 unitateraino.

Halaber, ibilgailu industrialen, autobusen, autokarren eta mikrobusen matrikulazioak murriztu egin ziren % 10,4 abenduan, 1.595 unitaterekin. Gehien jaitsi diren salmentak ibilgailu industrial arinenak dira, %31,5eko jaitsiera izan baitute iazko hilabete berarekin alderatuta. Urteko metatuan, segmentu horretako salmentak pixka bat suspertu ziren, %0,3ko igoera eta 28.073 unitaterekin.

Noemi Navas Anfaceko komunikazio zuzendariak nabarmendu zuenez, "matrikulazio-kopuruak 2018. urtearekin alderatuta beherakada bat adierazten du, baina, egia esan, merkaturatutako 1,2 milioi unitateak datu ona dira, Espainian enpresek eta alokatzaileek erosketa zifra altuak izaten jarraitzen dute. Daturik txarrena partikularren kanalak uzten du".

Ildo beretik, Raul Morales Faconautoko komunikazio zuzendariak adierazi duenez, 2020an ziurgabetasun handia ikusiko da oraindik, eta salmentek eroriko dira berriro, ehuneko hiru inguru. Emaitza hori hobetu edo okertu daiteke ekonomiaren, enpleguaren, kontsumitzailearen konfiantzaren edo testuinguru politikoaren bilakaeraren arabera.

Amaitzeko, Tania Puche Ganvameko Komunikazio zuzendariaren aburuz, "azken lau hilabeteetako zifra positiboak ez dira nahikoak izan negatiboan ixten duen merkatua aldatzeko, partikularren erosketen ahuleziagatik, sei urtez gorantz egin ondoren". "Ziurgabetasun politikoa, non hauteskundeetako hitzorduen errekorra hautsi dugun, ekonomiari buruzko zalantzak, espero zenaren azpitik hazten ari baita, eta, batez ere, herritarren nahasmena, zein auto erosi erabakitzeko orduasalmentetara pasatu dute", dio. Eta gaineratzen du: "gainera, 2020an, aurreikuspenen arabera,%3ko atzerakada izango da, eta, beraz, egoera hori aldatzeko, mugikortasunaren arloko estrategia argia eta ondo oinarritua abiarazi beharko da".