- Dibortzio eskaerak %17,6 jaitsi dira Euskadin 2020ko lehen hiru hilekoan, iazko aurreneko hiru hilabeteekin alderatuta. Hain zuzen ere, 10.000 biztanleko bigarren tasa txikiena izan duen autonomia-erkidegoa izan da (4,9ko tasa), Gaztela eta Leonen (4,6ko tasa) atzetik, 970 eskaerarekin, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko azken txostenean azaltzen denaren arabera.

Koronabirusak ekarritako osasun-krisiaren eta alarma-egoera deklaratzearen ondorioz, kasuak martxoaren 14ra arte zenbatu dira soilik aurten.

Oro har, Estatu mailan bezala, Euskal Autonomia Erkidegoan %18,5eko beherakada egon da ezkontza-hausteen eskariei dago- kienez (adostuta zein adostu gabe), edo berdina dena, azken urteetako behe- ranzko joera mantentzen da.