Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, apirilaren 13an, giro aldakorra eta ezegonkorra izango dugu. Zeruan tarte hodeitsu ugari izango dira eta noizbehinka zaparradak egingo ditu, sarriago ipar isurialdean eta egunaren lehenengo partean; ez da baztertzen trumoiak jotzea goizean.
Elur-kota 1.000 metrotik 1.500 metrora igoko da. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta Ebro ibarrean, eta tenperatura apur bat igoko da. Hiriburuetan, Baionan 7 gradu espero dira gutxienez eta 15 gehienez, Bilbon 8 gutxienez eta 15 gehienez, Donostian 7 gutxienez eta 14 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 12 gehienez eta Iruñean 3 gutxienez eta 11 gehienez.
Itsasbazterrean mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin, eta itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin; egunaren bigarren partean ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoa pixkanaka txikituz joango da: goizaldean 3-3,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta egunaren amaieran 2,5-3 metro ingurukoak. Itsasgorak 02:31ean eta 15:07an izango dira, eta itsasbehereak 08:43an eta 21:02an. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.
BALORAZIOA
" Zerua hodeitsu egongo da, bereziki ipar isurialdean; azken orduetan hodeiak gutxitu egingo dira. Kantauri isurialdean zaparrada txikiak egingo ditu, zenbait lekutan ertainak. Mediterraneo isurialdean zaparradak noizbehinka eta han-hemenka egingo ditu. Egunaren lehenengo partean trumoi-ekaitzak izan daitezke eta txingor txikia egin dezake. Elur-kota 1000 m inguruan egongo da goizaldean, goizean 1100-1200 m-ra igoko da eta gauean 1300-1500 m-ra. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin haizeguneetan; gauean baretzera egingo du. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira Mediterraneo isurialdean"