Bilbo, prest? Korrika heldu da: hamar eguneko bidaia emozioz bete da Enekuritik barrura
Hamar eguneko bidaia zirraragarria Iparraldetik Bilboraino iritsi da goizaldean; 12:00etan jakingo dugu lekukoak barnean daraman mezu sekretua
Esnatu da Bilbo, eta ez edozein modutan. Goizeko 7:00ak pasatxo zirela, Enekuritik behera, euskararen aldeko tropela hirian sartu da, hamar eguneko bidaia ahaztezin bati amaiera borobila emateko asmoz. Hamar egun izan dira, milaka kilometro, milioika urrats eta etenik gabeko irribarreak. Kostaldetik barnealdera, herriz herri, auzoz auzo eta hiriburu guztiak zeharkatuz, lekukoa eskuz esku ibili da, gelditu gabe, euskara bihotzean eta aldarria ahoan.
Relacionadas
Irudi hunkigarriak utzi dizkigu 24. edizio honek: euripean zein eguzkipean, euskal kantuak ozen entzun dira bazter guztietan. Eta igande honetak, Bilbok hartu du lekukoa. San Mameserako bidea hunkigarria izani da, eta ondoren, 9:00ak aldera, Zazpikaleetako merkatari eta eragileen txanda izango da. Bertan, La Cruz kalean lekukoa hartuko dute iluzioz.
Baina hau hasiera besterik ez da: Bilbo jai handi bat bihurtuko da gaur. Hiriko txoko guztiak euskaraz jantziko dira eguerdira arte. Izan ere, 12:00ak iguruan jakingo dugu egun hauetako sekreturik onena: lekukoaren barruan ezkutatuta dagoen mezua. Iparraldetik hasi eta Bilboraino eskuz esku bidaiatu duen testu horrek emango dio amaiera ofiziala lasterketari, baina bultzada berria euskarari.
Temas
Más en Actualidad
-
Martxoak 3 Elkarteak dirulaguntza jasoko du Martxoaren 3ko ikerketaren eta memoriaren jarraipena bermatzeko
-
Aumentan a 2.076 los fallecidos en los bombardeos de EEUU e Israel sobre Irán
-
EH Bildu reivindica en América Latina "frentes amplios" contra la ultraderecha
-
Bengoetxea reivindica el acuerdo para gestionar los aeropuertos