EHUko zortzi graduatu daude BAMEko lehen 200 postuen artean
Emaitza horiek, Medikuntzako graduko ikasleen ahalegina eta dedikazioa saritzeaz eta aitortzeaz gain, EHUko prestakuntza bikaina babesten dute
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) zortzi graduatu daude BAME (barruko mediku egoiliarraren proba) lehen 200 postuen artean, eta horietako hiru lehen 100 postuen artean, euskal unibertsitate publikotik jakinarazi dutenez.
Zehazkiago, Donostiako irakasguneko Alain Castronuño Barbier (19. postua), Gasteizko irakasgunekoi Oscar Estevez Chasco (28. postua) eta Basurtuko (Bilbo) irakasguneko Mikel Alcañiz Rodriguez (87. postua) lehen 100 postuen artean daude.
Ildo beretik jarraituz, beste bost ikasle lehen 200en artean geratu dira, eta, oro har, EHUko tituludunen %50 baino gehiago proban emaitzarik hoberenak dituen %27aren barruan daude (talde indartsua). Osasun Ministerioak bikaintasun akademikoarekin lotzen du balio hori.
BAME EMAITZAK ETA EHU
Almudena Ramos Uriarte, EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa, adierazi du:
"Emaitza horiek, Medikuntzako graduko ikasleen ahalegina eta dedikazioa saritzeaz eta aitortzeaz gain, EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean jasotzen duten prestakuntza bikaina babesten dute, BAME bezalako proba zorrotz batean aparteko emaitzak lortzeko aukera ematen baitie."
"Guretzat, fakultate eta unibertsitate publikoak garen aldetik, emaitza honen bikaintasuna lan partekatu baten isla da: ikasleen etengabeko ahalegina eta helburu berean bat egiten duten fakultateko irakasleen eta TEKAZELen dedikazioa, hau da, medikuntzako profesional onenak prestatzea, gaitasun handiko medikuak gizartearen zerbitzura jartzean eragin sozial iraunkorra sortuz", adierazi du.
Temas
Más en Actualidad
-
El fiscal del juicio por la muerte de Maradona: "Los médicos lo abandonaron a su suerte"
-
A la espera de un nuevo petrolero ruso, la flota cubana de tanqueros lleva 3 meses inmóvil
-
Se suicida en prisión preventiva un pintor ruso detenido por un comentario en redes
-
Ibilgailuen abiadura kontrola indartuko da aste honetan Euskadiko errepideetan