Higiezinen okupazioarekin lotutako 766 arau hauste erregistratu dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2025. urtean, hau da, lurralde osoan erregistratutako delitu guztien %0,53, Ertzaintzaren datu ofizialen arabera.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lurraldeka, Gipuzkoak pilatu du kasu kopururik handiena (%43), eta ondoren datoz Bizkaia (%41) eta Araba (%16).
Hain zuzen, Ertzaintzak 467 arau hauste zenbatu ditu 2025ean EAEn usurpazioarekin lotuta -gehienak bizitoki izaerarik ez duten higiezinen indarkeriarik gabeko okupazioak-, eta beste 299 etxebizitza urraketagatik.
Kopuruak 2024. urtekoen maila beretsuetan mantendu dira; izan ere, urte hartan 454 usurpazio delitu eta 257 etxebizitza urraketa erregistratu ziren.
Bilbon 2.442 biktimizazio zenbatu dira 2025ean, Gasteizen 1.557, Donostian 1.187, Barakaldon (Bizkaia) 508, Irunen (Gipuzkoa) 479 eta Getxon (Bizkaia) 409
Azkenik, Ertzaintzak 839 pertsona atxilotu edo ikertu ditu Euskadin 2025ean usurpazio eta etxebizitza urraketa delituekin lotuta.
Bestalde, Ertzaintzak 6.582 biktimizazio erregistratu ditu 2025ean 65 urteko edo gehiagoko pertsonen artean Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 50.000 biztanletik gorako udalerrietan, hau da, 2024an baino 704 gehiago, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
ZENBAKIETAN
Zehazkiago, Bilbon 2.442 biktimizazio zenbatu dira 2025ean, Gasteizen 1.557, Donostian 1.187, Barakaldon (Bizkaia) 508, Irunen (Gipuzkoa) 479 eta Getxon (Bizkaia) 409.
Ertzaintzak bildutako datuen arabera, 65 urtetik gorako pertsonek, batez ere, ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren aurkako delituak jasan dituzte, 5.937 biktimizazio, guztira. Ebasketak eta iruzurrak dira ohikoenak, 2.329 eta 2.080 biktimizaziorekin, hurrenez hurren.
Orobat, Ertzaintzak askatasunaren aurkako delituengatiko 183 biktimizazio kasu ere zenbatu ditu 2025ean 65 urtetik gorako pertsonengan, eta horietatik gehienak mehatxuak izan dira (90). Gainera, 50.000 biztanletik gorako udalerrietan bizi diren 65 urteko edo gehiagoko pertsonen artean 89 biktimizazio izan dira familia eremuko tratu txarrengatik.