Síguenos en redes sociales:

Euskadin turismo helmuga adimendunen eredua sustatzeko hitzarmena sinatu dute Basquetourrek eta Segitturrek

Egitasmoa 2026ko abendura arte egongo da indarrean, bi erakundeek finantzatuko dute elkarlanean eta jarraipen batzorde bat izango du, koordinazio eta gauzapen zuzena bermatzeko

Euskadin turismo helmuga adimendunen eredua sustatzeko hitzarmena sinatu dute Basquetourrek eta SegitturrekUtzitakoa

Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak eta Segittur Espainiako Turismo Idazkaritzako erakunde publikoak lankidetza hitzarmena sinatu dute ostiral honetan, urtarrilaren 23an, Euskal Autonomia Erkiegoan (EAE) turismo helmuga adimendunen eredua ezartzen jarraitzeko. Elkarlanaren helburua da EAEko helmugen lehiakortasuna indartzea da, berrikuntzaren, jasangarritasunaren, digitalizazioaren eta irisgarritasunaren bidez.

Daniel Solana Basquetourreko zuzendari nagusiak eta Enrique Martinez Segitturreko presidenteak berretsi dute akordioa, eta biek nabarmendu dute aliantzaren garrantzia "Euskadi kudeaketa turistiko aurreratu eta jasangarrian erreferente gisa finkatzeko".

Basquetourren eta Segitturren arteko akordioak lankidetza esparru garrantzitsua ezarriko du Euskadin turismo helmuga adimendunen eredua sustraitzeko. Horretarako, 'Turismo Helmuga Adimenduna' metodologia ofiziala erabilgarri izango dute EAEko bost helmuga berrik: Barakaldo, Durangaldea, Arabako Mendialdea, Oarsoaldea eta Urola Kosta. Orobat, Segitturren laguntza teknikoa jasoko da egindako diagnostikoak berrikusteko eta balioztatzeko.

Egitasmoa 2026ko abendura arte egongo da indarrean, bi erakundeek finantzatuko dute elkarlanean eta jarraipen batzorde bat izango du, koordinazio eta gauzapen zuzena bermatzeko.

GASTEIZ

Gasteizko Umbra Light Festival jaialdiaren bosgarren edizioak "argitan murgiltzera" gonbidatuko ditu herritarrak otsailaren 6tik 8ra, eta 19 argi instalazioko ibilbidea proposatuko du hiriko eraikinen fatxadetan, barnealdean eta kanpoaldean, eta espazio irekietan.

Maider Etxebarria Gasteizko alkateak, Cristina Gonzalez Arabako diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko foru diputatuak, Jakes Agirrezabal Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburuordeak, Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioko zuzendariak eta Carlos Torrijos Umbra Light Festival jaialdiko zuzendariak aurkeztu dituzte ibilbidea eta berrikuntza nagusiak astelehen honetan Goiuri Jauregian egindako ekitaldian.

Umbra Light jaialdia Argia 3 kultura elkarteak antolatzen du, Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Vital Fundazioaren laguntza eta sustapenarekin. Bosgarren edizioan, Gasteizko "argi museo iragankor" bihurtuko da hiru gauez, 19:00etatik 23:00etara otsailaren 6an eta 7an, eta 22:00ak arte 8an "eta argiak hizkuntza komun eta tresna gisa jardungo du, hiri ingurunea berriz deskubritzeko".