Síguenos en redes sociales:

Zaparradak tarteka astelehen honetan

Gasteizen 3 gutxienez eta 8 gehienez egingo du gaur

Zaparradak tarteka astelehen honetanMiguel Acera

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehen honetan, urtarrilaren 19an, tarteka zaparradak botako ditu. Zeruak hodeitsu jarraituko badu ere, hodeitza tarteka zulatu eta ostarteak irekiko dira. Noizbehinka zaparradaren bota dezake, batez ere Kantauri isurialdean eta mardul xamarrak izan daitezke.

Elur-kota 1.000-1.200 metro inguruan kokatuko da eta mendebaldeko haizea nagusituko da. Tenperaturan ez da aldaketa handirik espero. Hiriburuetan, Baionan 7 gradu espero dira gutxienez eta 12 gehienez, Bilbon 7 gutxienez eta 12 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 12 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 8 gehienez eta Iruñean 2 gutxienez eta 10 gehienez.

Itsasbazterrean mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu, eta egunaren amaieran 1,5-2 metro artekoak. Itsasgorak 04:56an eta 17:18an izango dira, eta itsasbehereak 11:06an eta 23:17an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

BALORAZIOA

Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da, eta gauean hodeitza txikituz joango da. Goizaldean eta goizean goiz zaparrada txikiak botako ditu, eta Kantauri isurialdean sarriago botako ditu eta ertainak izango dira. Arratsaldean euri txikia egin dezake; gauean atertu egingo du. Elur-kota 1000-1200 m artean kokatuko da. Mendebal-osagaiko haizea ahul-bizi ibiliko da bolada gogorrekin; egunaren bigarren partean ipar-mendebaldekoa nagusituko da. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi igoko da. Mendi inguruetan eta Arabako zenbait lekutan izotz txikia egin dezake, bereziki gauean.