Erdi mailako eta goi-hodeiak astelehen honetan
Araban lanbroa eta lainoa izan daiteke
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehen honetan, urtarrilaren 12an, zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira berriro. Goizean goiz Ebro ibarrean behe-laino iraunkorra sor daiteke.
Hegoaldeko haizea indartu egingo da eta ipar isurialdean tenperatura apur bat gehiago igoko da, eta zenbait lekutan 17-18 gradura irits liteke; hegoaldeko eskualdeetan, aldiz, igandekoekin alderatuz, maximoak berdintsuak izango dira.
Hiriburuetan, Baionan 8 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez, Bilbon 11 gutxienez eta 19 gehienez, Donostian 9 gutxienez eta 18 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 12 gehienez eta Iruñean 5 gutxienez eta 13 gehienez.
Itsasbazterrean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da 4-5eko indarrarekin, eta itsaso kizkurra eta itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 00:21ean eta 11:42an izango dira, eta itsasbehereak 05:15ean eta 17:57an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
BALORAZIOA
Araban lanbroa eta lainoa izan daiteke. Zerua hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituz. Hego osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, hego-mendebaldekoa nagusituz, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin, bereziki mendebaldean eta haizeguneetan; gauean indartu liteke. Tenperatura minimoak nahikoa edo nabarmen igoko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira; Arabako Errioxan gutxi jaitsiko dira.
Temas
Más en Actualidad
-
Detenidos en Murgia cinco jóvenes por el apuñalamiento a un menor de 17 años en Vitoria
-
Las negociaciones entre Podemos y Por Andalucía continúan tras más de 10 horas
-
EAEko gazteei zuzendutako New Yorkeko Guggenheim museorako beka programan izena emateko epea apirilaren 12an itxiko da
-
Trump destituye a la fiscal general de EE.UU., Pam Bondi