Síguenos en redes sociales:

Ezkontza guztietatik 2.093 sexu desberdineko pertsonen artekoak izan dira

Ezkontza guztietatik 2.093 sexu desberdineko pertsonen artekoak izan diraFreepik

Zenbat ezkontza erregistratu dira azken erregistroetan? handitu ala txikitu egin da kopurua? Eustatek galdera horiei eta gehiagori erantzun du.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2.170 ezkontza izan dira 2025eko bigarren hiruhilekoan, hau da, aurreko urteko hiruhileko berean baino %10,1 gutxiago, orduan 2.413 izan baitziren, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.

Ohikoa denez, urteko bigarren hiruhilekoan nabarmen igo da ezkontzen kopurua lehen hiruhilekoaren aldean (+%72,2), eta hiruhilekoko ezkontza guztien %44,9 ekainean egin dira.

Lurralde historikoa kontuan hartuta, ezkontzen kopuruak behera egin du hiruretan: Bizkaian 1.024 ezkontza izan dira, %10,9 gutxiago, Gipuzkoan 705, %7,5 gutxiago, eta Araban 327, %5,8 gutxiago. Era berean, EAEz kanpoko 114 ezkontza inskribatu dira.

Udaberriko hilabeteetan izandako ezkontzen %92,6 zibilak izan dira, hau da, 2024ko hiruhileko berean baino %0,3 puntu gehiago. Gainera, urteko bigarren hiruhilekoko 2.170 ezkontzetan EAEn bizi diren 2.076 gizon eta 2.104 emakume ezkondu diren

Udaberriko hilabeteetan izandako ezkontzen %92,6 zibilak izan dira, hau da, 2024ko hiruhileko berean baino %0,3 puntu gehiago. Gainera, urteko bigarren hiruhilekoko 2.170 ezkontzetan EAEn bizi diren 2.076 gizon eta 2.104 emakume ezkondu diren.

Bestalde, 1.769 senarrentzat lehen ezkontza izan da (% 85,2), eta 17 gizonezko alargun eta 290 gizonezko dibortziatu berriro ezkondu dira. Emakumeei dagokienez, 1.798 emakume ezkongabe (guztien %85,5), 11 alargun eta 295 dibortziatu ezkondu dira.

Ezkontideen adinarri dagokionez, senarren %90,8k eta emazteen %85,5ek 30 urte edo gehiago zituzten; 2024ko aldi berean, proportzioa %91,9 izan zen gizonentzat eta %87,1 emakumeentzat.

Halaber, gizonezko ezkonberrien %9,2 eta emakumezko ezkonberrien %10,4 atzerriko nazionalitatekoak izan dira 2025eko apiril, maiatz eta ekainean, eta proportzioa %0,5 puntu jaitsi da gizonen artean eta %0,7 puntu igo emakumeen artean aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

Azkenik, ezkontza guztietatik 2.093 sexu desberdineko pertsonen artekoak izan dira (%96,5), eta 77 sexu bereko pertsonen artekoak (%3,5) -41 emakumeen artekoak eta 36 gizonen artekoak-.