Síguenos en redes sociales:

"Aintzat hartu behar da fosforoa dela nekazaritzan kritiko bilakatuko den hurrengo elementua, funtsezkoa baita laboreen garapenean"

Eusko Jaurlaritzaren Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren mendeko Neiker zentro teknologikoak Europar Batasunaren Horizon 2020 programak finantzatutako SEA2LAND proiektu europarra koordinatu du, arrantzako azpiproduktuak ongarri biologiko bihurtzeko helburuarekin

"Aintzat hartu behar da fosforoa dela nekazaritzan kritiko bilakatuko den hurrengo elementua, funtsezkoa baita laboreen garapenean"Utzitakoa

Eusko Jaurlaritzaren Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren mendeko Neiker zentro teknologikoak Europar Batasunaren Horizon 2020 programak finantzatutako SEA2LAND proiektu europarra koordinatu du, arrantzako azpiproduktuak ongarri biologiko bihurtzeko helburuarekin.

Neikerreko iturriek jakinarazi dutenez, erabiltzen dituen ongarrien erdiak baino gehiago inportatzen ditu Europak urtero, asko Errusiatik eta Marokotik, nekazaritza sektorearen kostuak garestituz.

Gainera, nazioarteko tentsio egoeren aurreko Europaren zaurgarritasuna areagotzen du, bai eta nekazaritzako ekoizpena baliabide fosiletara eta mineraletara lotu ere, hau da, energia kontsumo handiarekin eta ingurumen inpaktu nabarmenarekin erauzten diren baliabideetara.

Bada, egoerari aurre egiteko asmoz koordinatu du Neiker zentroak SEA2LAND proiektu europarra. Ekimenaren helburua izan da arrantza eta akuilkultura industriaren hondakinak oinarri biologikoko ongarri bihurtzea -Europar Batasunean 5,2 milioi tona hondakin sortzen dira urtean-, egun erabiltzen diren pestizida sintetikoak partzialki edo erabat ordezkatzeko.

Oinarri biologikoko ongarriak gai dira ongarri mineralak ordezkatzeko, bide batez inportatuko intsumoekiko mendekotasuna murriztuz, funtsezkoa dena ezegonkortasun geoestrategikoko garaietan.

Neikerreko Baliabide Naturalen Kontserbazioko saileko ikertzailea Mirian Pinto doktoreak adierazi duenez, "estrategia honek ez ditu soilik azpiproduktu hauek dituzten funtsezko nutrienteak baliatzen, adibidez nitrogenoa, fosforoa edo potasioa, baizik eta hondakinen kudeaketa txarraren ingurumen inpaktua murriztu eta ekonomia zirkularra ere sustatzen du".

"Era berean, aintzat hartu behar da fosforoa dela nekazaritzan kritiko bilakatuko den hurrengo elementua, funtsezkoa baita laboreen garapenean", gaineratu du.

Gainera, bere hitzetan, "gaur egun, erabiltzen ditugun hondakinetako asko alferrik galtzen dira, zuzenean itsasora bota edo zabortegietara eramada. SEA2LAND ekimenari esker, hondakinak alferrik ez galtzea lortzeaz gain, ustez inolako baliorik ez zuen zerbaiti balioa ematea lortu dugu".