Euskotrenek CAFi esleitu dio Zabalganan zerbitzu emango duten Gasteizko tranbiaren bederatzi unitate egitea
Ezaugarri teknikoen artean dago bidaiako erosotasuna hobetzea, bero handiko egunei aurre egingo dien klimatizazio sistema berri baten bidez
Euskotren sozietate publikoak CAF enpresari esleitu dio Gasteizko tranbia Zabalgana auzora heltzen denean zerbitzu emango duten bederatzi unitate estraluze fabrikatzea. Bederatzi konboiak ekoizteko 48.801.000 euroko inbertsioa egingo da, eta 2028 eta 2029 bitartean entregatuko dira.
Hala, bederatzi konboiak Euskotrenen esku egongo dira tranbia Zabalganara iristen denerako eta Betoñoko garaje berriak eraikita daudenerako, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriko Sailaren mendeko sozietate publikotik jakinarazi dutenez.
Bederatzi unitate horiez gain, Euskotrenek parkeko piezak hornitzea ere esleitu dio CAFi (mantentze lanetarako ezinbestekoak diren ordezkoak), ia 4 milioi euroko zenbatekoan, bai eta gidatze simulagailu bat ere, 1.190.000 euroan.
Tranbia berriak, zazpi modulu, 44 metro luze eta 400 pertsonarentzako lekuarekin, egun zirkulazioan dauden zazpi unitate estraluzeak bezain luzeak izango dira, baita une honetan fabrikatzen ari diren hirurak bezain luzeak ere. Ezaugarri teknikoen artean dago bidaiako erosotasuna hobetzea, bero handiko egunei aurre egingo dien klimatizazio sistema berri baten bidez.
Gainera, fabrikatzen ari diren hiru unitateetan zein erosi berrietan neurri espezifikoak ezarriko dira irisgarritasun unibertsalerantz aurrera egiteko, hau da, pertsona guztiek izan dezaten aukera berdintasuna garraiobide publiko egokitua eta inklusiboa erabiltzeko.
2024an, parte hartzeko prozesu luzea egin eta elkarteei eta dibertsitate funtzionala duten pertsonei aktiboki entzun ostean, 'Irisgarritasuna Hobetzeko 2024-2030 aldirako Plan Estrategikoa' egin zen. Plan horri esker, beharrak hobeto ulertu eta soluzio berriak eskaini ahal izan ziren.
Temas
Más en Actualidad
-
Muere electrocutada una persona en una torre de alta tensión en Almería
-
La justicia francesa confirma que Hakimi será juzgado por presunta violación
-
El expresidente colombiano Álvaro Uribe es citado a indagatoria por dos masacres de paramilitares
-
Detenido en Móstoles por apuñalar a su compañero de piso por poner la lavadora de madrugada