Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, abenduaren 18an, hegoaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak gora egingo du. Erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira eta tarteka zerua zurixka utziko dute, baina oro har eguna argia eta une askotan eguzkitsua izango da.
Arratsalde-gauean hodeiak ugarituz joango dira fronte baten eskutik, eta ez da baztertzen eguna bukatu aurretik mendebaldeko zenbait tokitan lehen tantak botatzea. Behe-lainoa sortuko da zenbait bailaretan eta Ebro ibarreko zenbait tokitan luze iraun dezake.
Haizeak tarteka zakar joko du, batez ere mendi inguruetan, baina tenperaturari igotzen lagunduko dio ipar partean eta bertan giroa epela izango da
Haizeak tarteka zakar joko du, batez ere mendi inguruetan, baina tenperaturari igotzen lagunduko dio ipar partean eta bertan giroa epela izango da. Hiriburuetan, Baionan 10 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez, Bilbon 12 gutxienez eta 18 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 13 gehienez eta Iruñean 7 gutxienez eta 12 gehienez.
BALORAZIOA
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Euskalmetetik prentsa ohar baten bitartez azpimarratu dutenez, itsasbazterrean hego-osagaiko haizea ibiliko da 4-5eko indarrarekin eta 6ko tarteekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta arratsalde-gauean 3,5 metrokoak. Itsasgorak 03:23an eta 15:42an izango dira, eta itsasbehereak 09:29an eta 21:45ean. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da, ondorioztatu dute azkenik Euskalmetetik.