Azaroaren 10ean abiatu zen 'Abestu Euskadiko Orkestrarekin' proiektuaren bigarren edizioan izena emateko epea
Euskadiko Orkestrak martxan jarritako Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimenaren bigarren edizioak baditu dagoeneko Iruñeko Baluarten, Donostiako Kursaalen eta Euskalduna Bilbaon taldearekin batera izango diren 132 ahotsak.
Euskadiko Orkestratik gogorarazi dutenez, azaroaren 10ean abiatu zen Abestu Euskadiko Orkestrarekin proiektuaren bigarren edizioan izena emateko epea. Proiektu horretan, abeslari ez-profesionalek Euskadiko Orkestrarekin hiru eszenatoki handitan abesteko aukera dute.
132 ahots bilatzen ziren, eta baldintza bakarra zen gutxieneko musika prestakuntza izatea eta partiturak irakurtzen jakitea. Bada, izen-ematearen amaieran, abenduaren 4an, 600 pertsona baino gehiago zeuden izena emanda, ekimenaren lehen edizioan baino %20 gehiago.
Izena eman dutenen %55 Gipuzkoakoak dira, %26 Bizkaikoak, %10 Arabakoak, %7 Nafarroakoak eta %2 beste leku batzuetakoak. Adinari dagokionez, 18 eta 39 urte bitartekoak dira %15, 40 eta 57 urte bitartekoak %37 eta 58 urtetik gorakoak %48.
Izena eman duten 600 pertsonetatik 132 aukeratzeko zozketa publikoa astelehenean egin zen Miramonen eta emaitzak dagoeneko ikusgai daude https://view.publitas.com/orquesta-de-euskadi-sa/abestu_zozk... estekan.
Zozketan, 34 soprano, 32 kontralto, 32 tenor eta 34 baxu aukeratu dira (zein ahots taldetakoak ziren argi ez zuten pertsonek aurrez aurreko proba bat egin ahal izan zuten zozketaren aurreko egunetan).
Gainera, adin tarte eta jatorri desberdinen presentzia ahalik eta gehien orekatu nahi izan da, eta horretarako, taldez taldekako zozketa egin da, ahots mota, lurralde eta adin taldearen arabera, alegia.
Hautatutako 132 ahotsak 66 ahotseko bi abesbatzatan banatu dira, A abesbatza eta B abesbatza izenekoak, kontzertu sinfonikoetan antolaketa, logistika eta banaketa errazteko. A abesbatza Gipuzkoa eta Nafarroako ahotsek osatzen duten, eta Baluarteko kontzertuan eta Kursaaleko lehenengoan parte hartuko du; B abesbatza, berriz, Bizkaiko eta Arabako ahotsek osatzen dute, eta Euskaldunako kontzertuan eta Kursaaleko bigarrenean parte hartuko du.
Temas
Más en Actualidad
-
Más imágenes falsas creadas por IA y algunos bulos tras el accidente de los trenes en Adamuz
-
Los Mossos recuperan y analizan la caja negra del tren accidentado en Gelida
-
Tres fiscales investigarán el accidente de Adamuz en una causa que se prevé "compleja"
-
El fuerte viento sacude Euskadi con rachas de hasta 140 km/h