Síguenos en redes sociales:

BBK-k Aymeric Laporte saritu du, bere kirol ibilbideagatik eta Bizkairekiko loturagatik

BBK-k Aymeric Laporte saritu du, bere kirol ibilbideagatik eta Bizkairekiko loturagatikUtzitakoa

Xabier Sagredo BBK banku fundazioko presidenteak 'BBK Etxola' saria eman dio Aymeric Laporte Athletic Club taldeko jokalariari, bere kiril ibilbidea eta Bizkairekiko lotura aitortzeko.

BBK-k urtero egiten dio omenaldia Bizkaian sustatzen dituen balioekin lotura berezia duen pertsona bati San Tomas azokaren bezperan, eta oraingoan Laportek jaso du J. A. Bravo artistak egindako BBKren etxola baten erreplika, astelehen honetan Bilboko Arriaga Antzokian egindako ekitaldian.

Gainera, Xabier Sagredok 'BBK Enbaxadorea' intsignia ere eman dio futbolariari, "gure herrialdearekin duen konpromisoa" aitortzen duen bereizgarria, hain zuzen ere.

Omenaldiarekin, BBK-k Laporteren kirol ibilbidea eta, bereziki, jokalariak ibilbide horretan zehar Bizkairekin izan duen "lotura sakon eta etengabea" balioetsi du.

Izan ere, ibilbide profesionalaren zati handi bat kanpoan egin badu ere, Laportek "futbolari eta pertsona gisa hazi zen lurraldearekin eta komunitatearekin lotura mantendu du".

"Egon den tokian, Aymeric Laporte gure herrialdearen enbaxadore naturala izan da, bere sustraiengatik harro eta Bizkaiko balioak gure mugetatik haratago proiektatuz", nabarmendu du Sagredok omenaldian.

Azkenik, futbolariak gizarte ekimenetan duen inplikazioa ere nabarmendu du BBKren aintzatespenak, bereziki Bihotzez elkartearekin duen lankidetza aktiboa. Elkarte horrek oso ohikoak ez diren gaixotasunak dituzten umeei eta haien familiei laguntzen die eta, omenaldia dela eta, BBK-k 10.000 euroko dohaintza egin dio.