Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, abenduaren 15ean, hodeiak ugaritu egingo dira. Araban eta Nafarroan, goizean goizetik, zerua lainotu samar egongo da eta zaparrada batzuk egingo ditu, batez ere Nafarroan; arratsalde-gau partean baliteke Araban eta Gipuzkoa ekialdean euri apur bat egitea. Kantauri isurialdean, batez ere kostaldetik gertu, goiza oraindik eguzkitsua izango da; arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta gauean zerua lainotuta geratuko da.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Euskalmetetik azpimarratu dutenez, "Hegoaldeko haizea ibiliko da, tarteka zakar samar, batez ere egunaren lehen partean. Tenperatura maximoetan ez dugu aldaketa handirik espero, baina minimoek gora egingo dute eta egunsentia epelagoa izango da",e san eta gaineratu dute: "Hiriburuetan, Baionan 10 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez, Bilbon 11 gutxienez eta 18 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 12 gehienez eta Iruñean 6 gutxienez eta 11 gehienez".
BESTE DATU BATZUK
Itsasbazterrean hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin eta egunaren lehen zatian 5eko tarteekin, eta itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 01:21ean eta 13:43an izango dira, eta itsasbehereak 07:16an eta 19:47an. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da, ondorioztatu dute Euskalmetetik prentsa-ohar baten bitartez.