BCBLko ikertzaile batek Europako bi milioi euro lortu ditu haur elebidunen jaiotzatiko hizkuntza garapena ikertzeko
Jaiotzetik ingurune elebidunean dauden haurren hizkuntzaren garapen goiztiarrean eragiten duten faktore neurobiologikoak eta ingurumenekoak identifikatzea du helburu egitasmoak
Marina Kalashnikova Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) ikerketa zentroko ikertzailea Europako Ikerketa Kontseiluko (ERC) 'Consolidator Grant' laguntzen onuradunetako bat izan da 2025eko deialdian, eta Haur Hizkuntza eta Kognizioa taldeko buruak bi milioi euroko finantzaketa jasoko du Europar Batasunetik datozen bost urteetan 'Bilingual LENS' proiektua gauzatzeko.
BCBLko iturriek jakinarazi dutenez, jaiotzetik ingurune elebidunean dauden haurren hizkuntzaren garapen goiztiarrean eragiten duten faktore neurobiologikoak eta ingurumenekoak identifikatzea du helburu egitasmoak.
"Munduko haur gehienak hizkuntza bat baino gehiago eskuratuz hazten dira. Hala ere, hizkuntza bereganatzeko moduari buruz dugun ezagutzaren zati handi bat haur elebakarrekin egindako ikerketetan oinarritzen da. 'Bilingual LENS' proiektuak ikuspegi hau zalantzan jartzen du", azaldu du ikertzaileak.
Hutsune zientifiko hori betetzeko, proiektuak luzetarako ikerketak egingo ditu Gipuzkoan jaio eta hazitako haurrekin, lehen egunetatik hizketa euskaraz eta gaztelaniaz entzuten dutenekin. Jarraipenak lehen hilabetetik 24 hilabetera arte iraungo du.
"Gure helburua izango da neurtzea nola haurtxoen ingurune linguistikoak zein bizitzako lehen urtean duten garuneko garapenak haien bi hizkuntzetako gaitasun-linguistikoa aurreikusten duten bizitzako bigarren urtean zehar", gaineratu du Kalashnikovak.
Ikerketak behaketa teknikak, neuroirudia eta jokabide probak bateratuko ditu. Alde batetik, grabagailu berezien bidez ebaluatu eta kuantifikatuko da etxeko interakzio sozialetan haurtxoek entzuten duten hizketa.
Beste alde batetik, BCBLko lantaldeak neuroirudi tresna osagarriak erabiliko ditu garunaren erantzunak aztertzeko: elektroentzefalografia, mintzamena prozesatzeko abiadura detektatzeko denbora bereizmen handia eskaintzen duena, eta hurbileko uhin infragorriaren espektroskopia, jarduera garuneko zein eremutan gertatzen den kokatzea ahalbidetzen duena.
"Teknologia aurreratu hauen erabilerak aukera emango digu ulertzeko haur elebidunaren garunaren eremu zehatzak nola espezializatzen diren hizkuntza prozesatzeko denboraren poderioz", zehaztu du BCBLko ikertzaileak.
Temas
Más en Actualidad
-
Trump anuncia una orden ejecutiva para declarar al fentanilo como "arma de destrucción masiva"
-
La oposición venezolana denuncia la detención de un dirigente del partido de Machado
-
El Gobierno español tomará medidas si la Iglesia no asume indemnizar a las víctimas de los abusos
-
Interior cesa al jefe de la Policía Nacional en Lleida tras conocerse que fue condenado por acoso sexual