Andrea Gasperin maisu italiarrak Bilboko Udal Musika Banda zuzenduko du ostiral honetan
Andrea Gasperin maisu italiar ospetsuak Bilboko Udal Musika Banda zuzenduko du ostiral honetan
Andrea Gasperin maisu italiar ospetsuak Bilboko Udal Musika Banda zuzenduko du ostiral honetan, abenduaren 12an, Bizkaiko hiriburuko Juan Crisostomo Arriaga kontserbatorioan eskainiko duen 'Itsasoaren profilak' izenburuko kontzertuan.
Bilboko Udaleko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, emanaldia 18:30ean hasiko da eta sarrera librea izango du aretoa bete arte. Bernardo Adam Ferreroren 'Danses Valencianes', Ennio Porrinoren 'Nuraghi' eta Frigyes Hidasen 'Save the sea' izango dira entzungai.
Jose Rafael Pascual-Vilaplana, Jan Cober eta Felix Hauswirth maisuekin tronpeta eta banda zuzendaritzan trebatu ondoren, Andrea Gasperinek orkestra zuzendaritzako ikasketak osatu zituen Hagako eta Bruselako kontserbatorioetan.
Italiako eta Herbehereetako hainbat talderen zuzendari titularra izan da, bai eta zuzendari gonbidatua orkestra sinfonikoetan eta opera konpainietan ere. Gaur egun Brixiae Harmoniae Haize Orkestra zuzentzen du eta Cullerako Ateneo Musikaleko zuzendari artistikoa eta Cagliariko eta Milango kontserbatorioetako irakaslea da.
BESTE GAI BATZUK
Bilboko Kale Nagusian kokaturiko BBK Salak BBK Truke Market antolatuko du 2026ko urtarrilaren 2tik 5era, jostailuak, liburuak edota haurrentzako mozorroak trukatu ahal izateko, besteak beste.
Ekimenaren asmoa da 'Jostailuen zirkua' ikuskizunaarekin abendu honetan hasiko duen kontsumo ohituren birplanteamenduarekin jarraitzea Gabonen ostean. "Oraingoan, benetako berrerabilpen eta babes komunitarioarekin egingo dugu", esan du Nora Sarasola BBK Gizarte Ekintzako zuzendariak.
Azokarako sarrera librea izango da, edukiera bete arte, eta truke sistema bat proposatuko die bertaratutakoei, jaietako ohiko kontsumoaren alternatiba arduratsu gisa.
Temas
Más en Actualidad
-
Alerta por calor | Aviso naranja por temperaturas que podrían llegar a los 40 grados en Euskadi
-
Salud afirma que los contactos con el SME "son continuos" con el "empeño" de "llegar a un acuerdo"
-
Salud afirma que se actuó "con celeridad" en el nuevo error de las vacunas y "no ha habido daño ni riesgo"
-
Representantes de Chile visitan las instalaciones de la Ertzaintza y la Academia de Policía Vasca