Hezkuntza Sailak 350.000 euro bideratu ditu itunpeko sareko haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako, DBHko eta batxilergoko ikasleen steam bokazioak bultzatzeko
Laguntza horiei esker, 2024-2025 ikasturtean 95 eskaera onartu ziren guztira, eta 268.000 euro baino gehiagoko inbertsioa egin behar izan zen horiek garatzeko
Hezkuntza Sailak urrats berri bat eman du STEAM bokazioak sustatzeko, hau da, zientziarekin, teknologiarekin, ingeniaritzarekin, arteekin eta matematikarekin (Science, Technology, Engineering, Arts & Mathematics) lotutako prestakuntza-ibilbideak sustatzeko.
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak proposatuta, Eusko Jaurlaritzak onartu du Gobernu Kontseiluan Euskadiko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuentzako diru-laguntzen deialdia arautzen duen agindua. 350.000 euro bideratuko dira STEAM eremuan hezkuntza berrikuntzarako proiektuak garatzera. Horrela, Eusko Jaurlaritzak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika osatzen duten irakaskuntzak, arteekin eta humanitateekin lotuta, Euskadiko ikasle guztiei, batez ere neskei, hurbiltzeko apustuari eusten dio, lanbide-eremu horretan genero-arrakala murrizteko helburuarekin.
Hezkuntza Sailaren irizpide hori bat dator UNESCOren Science Education programarekin. Horren arabera, zientzia eta teknologian gaitzea funtsezko elementua da herrialde baten garapen ekonomiko eta sozialerako. Alde horretatik, funtsezkotzat jotzen du zientzia- eta teknologia-hezkuntza sustatzea hezkuntza-maila guztietan, eta gizarte osoaren alfabetatze zientifikoa hobetzea.
Laguntza horiei esker, 2024-2025 ikasturtean 95 eskaera onartu ziren guztira, eta 268.000 euro baino gehiagoko inbertsioa egin behar izan zen horiek garatzeko.
Gai hau lotuta dago Gobernu Programaren 25. konpromisoarekin, “Erronka berriei heltzeko curriculuma” izenekoarekin, eta 22. ekimenarekin, “STEAM bokazioak sustatzeko ekimen berriak txertatzeari” buruzkoarekin.
Temas
Más en Actualidad
-
Detenidos en Murgia cinco jovenes por el apuñalamiento a un menor de 17 años
-
Las negociaciones entre Podemos y Por Andalucía continúan tras más de 10 horas
-
EAEko gazteei zuzendutako New Yorkeko Guggenheim museorako beka programan izena emateko epea apirilaren 12an itxiko da
-
Trump destituye a la fiscal general de EE.UU., Pam Bondi