Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2.170 ezkontza izan dira 2025eko bigarren hiruhilekoan, hau da, aurreko urteko hiruhileko berean baino %10,1 gutxiago, orduan 2.413 izan baitziren, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.

Ohikoa denez, urteko bigarren hiruhilekoan nabarmen igo da ezkontzen kopurua lehen hiruhilekoaren aldean (+%72,2), eta hiruhilekoko ezkontza guztien %44,9 ekainean egin dira.

Lurralde historikoa kontuan hartuta, ezkontzen kopuruak behera egin du hiruretan: Bizkaian 1.024 ezkontza izan dira, %10,9 gutxiago, Gipuzkoan 705, %7,5 gutxiago, eta Araban 327, %5,8 gutxiago. Era berean, EAEz kanpoko 114 ezkontza inskribatu dira.

Udaberriko hilabeteetan izandako ezkontzen %92,6 zibilak izan dira, hau da, 2024ko hiruhileko berean baino %0,3 puntu gehiago. Gainera, urteko bigarren hiruhilekoko 2.170 ezkontzetan EAEn bizi diren 2.076 gizon eta 2.104 emakume ezkondu diren.

Ezkontza guztietatik 2.093 sexu desberdineko pertsonen artekoak izan dira (%96,5), eta 77 sexu bereko pertsonen artekoak (%3,5) -41 emakumeen artekoak eta 36 gizonen artekoak-

Bestalde, 1.769 senarrentzat lehen ezkontza izan da (% 85,2), eta 17 gizonezko alargun eta 290 gizonezko dibortziatu berriro ezkondu dira. Emakumeei dagokienez, 1.798 emakume ezkongabe (guztien %85,5), 11 alargun eta 295 dibortziatu ezkondu dira.

BESTE DATU BATZUK

Ezkontideen adinarri dagokionez, senarren %90,8k eta emazteen %85,5ek 30 urte edo gehiago zituzten; 2024ko aldi berean, proportzioa %91,9 izan zen gizonentzat eta %87,1 emakumeentzat.

Halaber, gizonezko ezkonberrien %9,2 eta emakumezko ezkonberrien %10,4 atzerriko nazionalitatekoak izan dira 2025eko apiril, maiatz eta ekainean, eta proportzioa %0,5 puntu jaitsi da gizonen artean eta %0,7 puntu igo emakumeen artean aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

Azkenik, ezkontza guztietatik 2.093 sexu desberdineko pertsonen artekoak izan dira (%96,5), eta 77 sexu bereko pertsonen artekoak (%3,5) -41 emakumeen artekoak eta 36 gizonen artekoak-.