Euria nagusi astelehenean
Goizean hego-mendebaldeko haizea bizi-bizi ibiliko da, baina eguerditik aurrera ipar-mendebaldera egingo du
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, azaroaren 24an, euritara joko du. Hasieran euria txikia izango da eta tarteka egingo du soilik, baina eguerditik aurrera hodeitza trinkotu eta euria ugariagoa izango da. Goizean hego-mendebaldeko haizea bizi-bizi ibiliko da, baina eguerditik aurrera ipar-mendebaldera egingo du eta kostaldean tarteka zakar joko du, batez ere egunaren amaieran.
Tenperaturan ez dugu aldaketa handirik espero. Eguna giro leun samarrarekin hasiko dugu, baina arratsaldean, haizeak ipar-mendebaldera egiten duenean, hozten joango da. Egunaren amaieran elurraren maila 1.200-1.400 metrora jaits daiteke.
HIRIBURUETAN
Hiriburuetan, Baionan 12 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez, Bilbon 10 gutxienez eta 15 gehienez, Donostian 9 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 11 gehienez eta Iruñean 7 gutxienez eta 13 gehienez.
Itsasbazterrean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da 4-5eko indarrarekin, eguerditik aurrera ipar-mendebaldera aldatu eta 5ekoarekin ibiliko da, 6ko tarteekin, eta gauean zakartu eta 6koarekin eta 7ko tarteekin ibiliko da; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaski handia, itsaso zakar edo oso zakarreko guneekin.
Egunaren amaieran elurraren maila 1.200-1.400 metrora jaits daiteke
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta egunean zehar 3 metrora handituko dira. Itsasgorak 06:29an eta 18:50ean izango dira, eta itsasbehereak 00:55ean eta 12:44an. Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikuspena bat eta lau kilometro artekoa izango da.
Temas
Más en Actualidad
-
El fiscal general dimite tras la condena: "Es el momento de abandonar"
-
El Ararteko llama a combatir la "cosificación y mercantilización de mujeres y niñas"
-
Investigan la muerte violenta de una mujer en su casa de El Puerto de Santa María
-
¿Reconoces a alguna de estas personas? La Policía pide ayuda para detener a los 10 fugitivos más buscados