Puntueus Fundazioak eta Izarkom Kooperatiba Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute
Indarrak batuko dituzte euskarazko eta komunitatean oinarritutako digitalizazioa sendotzeko eta teknologia propioetan eta euskararen presentzia digitalean oinarritutako proiektuak garatzeko
Puntueus Fundazioak eta Izarkom Kooperatiba Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute, eta horrela, indarrak batuko dituzte euskarazko eta komunitatean oinarritutako digitalizazioa sendotzeko eta teknologia propioetan eta euskararen presentzia digitalean oinarritutako proiektuak garatzeko, Euskal Herriko telekomunikazio kooperatibako iturriek jakinarazi dutenez.
Puntueus Fundazioa .eus domeinuaren kudeaketaz eta sustapenaz arduratzen da eta gizarte digital hobea du helburu, euskaratik kohesionatuz, segurtasuna bermatuz eta inklusioa sustatuz. Izarkom, berriz, Euskal Herriko Telekomunikazio Gizarte Intereseko Kooperatiba Elkartea da, eta burujabetza teknologikoaren eta autogestioaren alde lan egiten du.
Bi erakundeok ikuspegi partekatua dute, hau da, euskarazko, burujabe eta etikoa den ingurune digitalaren alde egitea. Hori dela eta, sinatu duten hitzarmenak "euskal eremu digitalean lankidetza estrategikoa ezartzen du, komunitateari balio erantsia eskainiko dioten ekimenak elkarrekin garatzeko".
Hitzarmenaren bidez, Puntueusek eta Izarkomek hainbat lan ildo garatuko dituzte, hala nola .eus domeinuaren sustapena, eduki eta komunikazioen garapena, prestakuntza eta sentsibilizazioa jardunaldiak eta etorkizuneko ekimenen azterketa (software librea, datuen segurtasuna edo hodei propioak bezalako proiektu berrien lanketa).
Testuinguru horretan, Lorea Arakistain Puntueus fundazioko komunikazio arduraduna izango da Izarkomek antolatzen duen hurrengo Izarkom Eskolako gonbidatua. 'Nortasun digitala eta zibersegurtasuna' tb-podcast solasaldia azaroaren 26an izango da Bilboko nodoan eta HamaikaTBn ikusi ahal izango da ondoren.
Temas
Más en Actualidad
-
El Tribunal Supremo confirma que el Pazo de Meirás pertenece al Estado y no a la familia Franco
-
El CGPJ abre una nueva investigación a Peinado por una filtración del caso de Begoña Gómez
-
Profesionales de Osakidetza sufrieron 1.047 agresiones en 2025 cuando trabajaban
-
Martínez insta a la ministra de Sanidad a "mover ficha" para lograr un acuerdo "cuanto antes" ante la huelga de médicos