CAF Taldeko Solaris enpresak zero isuriko hiri autobusak hornitzeko hiru kontratu berri sinatu ditu Herbehereetako Transdev Nederland era Poloniako GZM Metropolis eta MZA Varsovia operadoreekin. Kontratu horien guztizko balioa 110 milioi eurotik gorakoa da.

Solarisek kontratazio arloan bizi duen "errekorreko urteari" jarraipena emango diote akordio berriek, eta, aldi berean, bere proposamen teknologiko eta operatiboarekin lotuta merkatuak erakutsitako konfiantza baieztatu dute, CAF Taldeak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Alde batetik, Transdev Nederland operadore herbeheretarrak 55 autobus elektriko entregatzea adostu du Solarisekin. Kontratuan sartzen dira Solarisen zorroko autobus elektriko laburrena den Urbino 9 LE elektrikoa eta artikulazio bikoitzeko ibilgailu luzeena den 24 metroko Urbino ibilgailua, eta 2026ko udarako ematea aurreikusi dute.

Utrecherako 2024an esleitutako Solarisen beste 96 autobus elektriko gehituko zaizkie aurki horiei guztiei

Ibilgailuek Arnhem-Nijmegen-Foodvalley (ANF) emakida berrian funtzionatuko dute eta Arnhem eta Nijmegen hiriak eta Foodvalley eskualdea biltzen dituzte. Emakida hori duela gutxi eman zion operadorearo eremu hartako garraio publikoa kudeatzen duen Gelderland probintziak.

AUTOBUSAK

Transdev Nederland-ek aurretik ere erakutsi du Solarisen ibilgailuekiko konfiantza. Horrela, gaur egun, hidrogeno bidezko 20 autobus ditu Hego Holandan operatzen, eta Metrostyle 10 trolebus Arnhem udalerrian. Utrecherako 2024an esleitutako Solarisen beste 96 autobus elektriko gehituko zaizkie aurki horiei guztiei, ondorioztatu dute bertatik azkenik.