Síguenos en redes sociales:

Hodeiak ugaritu eta maximoak jaitsi egingo dira asteazkenean

Hodeiak ugaritu eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira

Hodeiak ugaritu eta maximoak jaitsi egingo dira asteazkeneanDavid Moreno

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, urriaren 8an, hodeiak ugaritu eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira.

Haizeak mendebaldetik eta ipar-mendebaldetik joko du, eta hodeiak ugaritu egingo dira orduek aurrera egin ahala. Goizean oraindik ostarteak irekiko dira, baina egunaren bigarren partean ilunago egongo da zerua, behe-hodei trinkoagoekin. Gauean ez da baztertzen tanta batzuk egitea Kantauri isurialdean.

Tenperatura maximoak 20-23 gradu ingurukoak izango dira. Hiriburuetan, Baionan 11 gradu espero dira gutxienez eta 20 gehienez, Bilbon 12 gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 7 gutxienez eta 22 gehienez eta Iruñean 10 gutxienez eta 24 gehienez.

Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da

Itsasbazterrean mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, eta goizean ipar-mendebaldera aldatuko du 3-4koarekin; itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metrobete inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 05:56an eta 18:15ean izango dira, eta itsasbehereak 00:22an eta 12:59an. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

BALORAZIOA

Hala, eta ildo horretatik jarraituz,  "goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira". "Egunaren lehenengo partean zerua partez hodeitua egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin, eta kostaldean behe-hodeien tarte hodeitsu batzuekin; arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta gauean zerua hodeitsu edo oso hodeitsu geratuko da, bereziki Kantauri isurialdean. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da; eguerditik aurrera ipar/ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin haizeguneetan. Tenperatura minimoak gutxi igoko dira eta maximoak nahikoa edo nabarmen jaitsi", ondorioztatu dute.