Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, urriaren 1ean, giro eguzkitsua nagusituko da. Goizaldean eta goizean goiz behe-hodei batzuk agertuko dira oraindik, eta behe-lainoa ere sortuko da; gainerako orduetan, berriz, zerua hodei gutxirekin agertuko da. Hegoaldeko haize ahula ibiliko da, eta arratsaldean iparraldekoa nagusituko da.

Tenperatura maximoak antzekoak edo apur bat altuagoak izango dira, baina 25 gradu azpitik geratuko dira berriro ere. Hiriburuetan, Baionan 12 gradu espero dira gutxienez eta 23 gehienez, Bilbon 13 gutxienez eta 22 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 22 gehienez eta Iruñean 10 gutxienez eta 25 gehienez.

Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da

Itsasbazterrean hego-osagaiko haziea ibiliko da 2ko indarrarekin, eta eguerdi partean ipar-ekialdera aldatuko da 2-3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta egunaren bigarren partean itsaso kizkurra edo itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Itsasgorak 01:33an eta 12:32an izango dira, eta itsasbehereak 05:56an eta 18:54an. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

BALORAZIOA

"Goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira. Zerua hodei gutxirekin egongo da, arratsaldean goi-hodei batzuekin; egunaren lehenengo partean Kantauri isurialdean behe-hodeien tarte batzuk agertuko dira. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da; eguerdi inguruan ipar/ipar-ekialdetik finkatuko da ahul, tarte biziekin Araban. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez do gutxi igoko dira".