Larrialdietako eta babes zibileko merezimenduen dominak emateko prozedura hasi du Jaurlaritzak
Sariak hiru kategoriatan banatuko dira
Larrialdietako eta babes zibileko dominak eta plaka-diplomak emateko prozedura hasten duen Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren agindua argitaratu du astearte honetan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA), eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Euskal Sistemako zerbitzuen mende dauden erakunde, enpresa, entitate eta antolakunde profesional nahiz boluntarioek hilabeteko epea izango dute egoki iritzitako 2025eko proposamenak eta hautagaiak aurkezteko.
Relacionadas
Eusko Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez, Segurtasun Sailak 2017an sortu zituen larrialdien eta babes zibilaren arloko ohorezko bereizgarriak, publikoki aitortzeko esku hartzeko zerbitzuetako langileen jarduketa nabarmenak eta herritarren inplikazioa eta laguntza, arrisku kolektibo larriko, hondamendiko eta lazeria publikoko egoera larrietan pertsonak eta haien ondasunak eta ondare kolektiboa babesteko lanetan.
Sariak hiru kategoriatan banatuko dira: Larrialdietako eta babes zibileko merezimenduaren domina, Larrialdietako eta babes zibileko merezimenduaren plaka-diploma eta Euskadiko babes zibileko boluntarioen lana aintzatesteko diploma
Sariak hiru kategoriatan banatuko dira: Larrialdietako eta babes zibileko merezimenduaren domina, Larrialdietako eta babes zibileko merezimenduaren plaka-diploma eta Euskadiko babes zibileko boluntarioen lana aintzatesteko diploma.
ERAKUNDEAK
Eusko Jaurlaritzak Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Euskal Sisteman sartuta dauden erakunde guztiei dei egin die hilabeteko epean aurkez ditzaten euren ustez bereizgarriak merezi dituzten hautagaiak. Saritutako pertsona eta erakundeak 2026ko otsailean jakinaraziko dira 112 zerbitzuaren Europako Eguna ospatzeko ekitaldian, ondorioztatu dute Eusko Jaurlaritzatik.
Temas
Más en Actualidad
-
Un juez determina que Trump puede ser demandado por su discurso antes del asalto al Capitolio
-
Las bases de Podemos avalan integrarse en Por Andalucía
-
Un muerto y tres heridos por una explosión en un bar de Almería
-
BLV-ART jaialdiak sorkuntza artistikoko formatu berriak erakutsiko ditu Bilbo Zaharrean apirilaren 16tik 26ra