Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehen honetan, irailaren 1ean, eguraldia aldakorra izango da. Tarteka hodeitsu egongo da eta zaparrada batzuk bota ditzake noizbehinka, bereziki goizaldean eta arratsaldean; beste une batzuetan eguzkitsu egongo da eta aterruneak luzeak izango dira, batez ere goizean.

Egunaren hasieran hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, gero ipar-mendebaldetik joko du eta indartu egingo da, batez ere kostaldean. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango eta maximoak 21 edo 23 gradu ingurukoak izango dira.

Hiriburuetan, Baionan 16 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Bilbon 17 gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 21 gehienez, Gasteizen 12 gutxienez eta 21 gehienez eta Iruñean 13 gutxienez eta 23 gehienez.

BALORAZIOA

Itsasbazterrean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, egunaren erdiko orduetan mendebal/ipar-mendebaldera egingo du 5-6koarekin, eta gauean indarra galduko du, 4koarekin geratuz; itsaso kizkurra eragingo du, eta eguerditik aurrera itsaski handia edo itsaso zakarra.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Trumoi-ekaitzak izan daitezke. Itsasgorak 00:23an eta 23:36an izango dira, eta itsasbehereak 05:13an eta 17:58an. Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

 "Goizean lainoa eta lanbroa izango dira. Goizaldean eta arratsaldean zerua hodeitsu egongo da, gainerako orduetan hodei gutxirekin edo partez hodeitua. Zaparrada txikiak egingo ditu noizbehinka, zenbait tokitan ertainak izan daitezke. Kostaldean trumoi-ekaitzen bat izan daiteke. Egunaren lehen partean hego-mendebaldeko haize ahula ibiliko da, tarte biziekin kostaldean, eta bolada gogor batzuekin haizeguneetan. Egunaren erdialdeko orduetan mendebal/ipar-mendebaldera aldatu eta indartu egingo da, bolada gogorrekin, eta kostaldean oso gogorren batekin. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da".