Ostiral honetan, abuztuaren 29an 10.00etatik 12.00etara, Donostiako Udalak, herritarrei zabaldutako ekintzan, zigarrokinak bilduko ditu Kontxako hondartzan ITSASOS ingurumen-kontzientziazioko kanpainaren barruan.

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, zigarrokinak dira hondakin ugarienak Donostiako hondartzetan. AZTIrekin elkarlanean egindako ikerketen arabera, Kontxan bildutako hondakinen %38 dira, eta Ondarretan bildutakoen %50.

Zigarrokinek duten tamaina eta konposizio txikiek bilketa zailtzen dute eta, ondorioz, ingurunean sakabanatzea bizkortzen dute, itsas faunari zein uraren kalitateari eragiten. Jarduera 10.00etatik 12.00etara izango da, eta helburua hondakin mota horrek hareatzetan eta itsas ekosisteman duen arazo larria ikusaraztea da.

Bilketa Surfrider Europe erakundearekin batera antolatu da, itsasertzaren babesean espezialistak, eta Udalak udaran martxan jarri dituen sentsibilizazio-ekintzen parte da

Bilketa Surfrider Europe erakundearekin batera antolatu da, itsasertzaren babesean espezialistak, eta Udalak udaran martxan jarri dituen sentsibilizazio-ekintzen parte da.

Parte hartu nahi dutenek Surfrider webgunean eman dezakete izena, eta "zigarrokinak Kontxan jaso" ekintza hautatu izen-ematerako orduan.

Udalak gogorarazi du itsasoa zaintzea lehorrean hasten dela, eta horrelako ekintza txikiek gure hondartzak zaintzen eta ingurumena babesten laguntzen dutela.

BESTE GAI BATZUK

Osakidetzaren Administrazio Kontseiluak Koldo Berganzo Corrales doktorea izendatu du asteazken honetan Asistentzia Sanitarioko zuzendari, Euskal Osasun Sistemako ospitaleetako eta Lehen Mailako Arretako osasun-arreta zuzendu, planifikatu, koordinatu eta kudeatzeko.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, EHUn Medikuntzan eta, zehazki, Neurologian lizentziatua, Berganzo Neurozientzian doktorea da, eta Osakidetzan mediku gisa jardun du hamarkada batez baino gehiagoz, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, batik bat.

Zuzendaritza eta Kudeaketa Sanitarioko Masterra du, eta 2021az geroztik asistentziaren kudeaketatik hurbilago dauden zereginak bete ditu: lehenik, Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendariorde mediko izan zen bi urtez, eta, ondoren, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko Baliabide eta prozesu asistentzialen analisiko zerbitzuko burua izan zen 2022tik 2024ra.

Iazko azarotik gaur egun arte, Ospitaleko Arreta Koordinatzeko zuzendariordea izan da Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian, Maite Martínez de Albeniz Zabaleta aurreko DASen lantaldearen barruan. Martínez de Albeniz Donostialdea ESIko zuzendari gerentea da uztailean izendatu zutenetik.