Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduek 368.409 sarrera eta 729.870 ostatu gau zenbatetsi dituzte ekainean, hau da, 2024ko hilabete berean baino %9,8 eta %8,7 gehiago, hurrenez hurren, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.

Sarreren %52,4 eta ostatu gauen %54,3 atzerritar jatorriko pertsonenak izan dira, eta %11,0 eta %10,2 gehitu dira. Espainiako Estatuko pertsonen sarreren zein ostatu gauen kopuruek ere gora egin dute urtetik urtera: %8,6 eta %6,9, hurrenez hurren.

Lurraldeka, Araban 45.573 sarrera eta 95.045 ostatu gau erregistratu dira ekainean, hots, urtebete lehenago baino %1,9 eta %4,3 gehiago, hurrenez hurren. Bizkaian, sarrerek %10,7ko igoera izan dute, eta ostatu gauek %9,6koa, 167.392 sarrera eta 316.907 ostatu gau izan ondoren. Gipuzkoan 155.444 sarrera eta 317.918 ostatu gau izan dira, hau da, %11,5 eta %9,1 gehiago, hurrenez hurren.

Sarreren %52,4 eta ostatu gauen %54,3 atzerritar jatorriko pertsonenak izan dira, eta %11,0 eta %10,2 gehitu dira. Espainiako Estatuko pertsonen sarreren zein ostatu gauen kopuruek ere gora egin dute urtetik urtera: %8,6 eta %6,9, hurrenez hurren

Hiriburuei dagokienez, sarreren kopuruak %0,9ko igoera izan du ekainean Gasteizen, %7,4koa Donostian eta %11,2koa Bilbon, aurreko urteko hil berarekin alderatuta. Ostatu gauen kasuan, Gasteizen %3,2ko igoera izan da, Donostian %6,5ekoa eta Bilbon %10,4koa.

Bestalde, EAEko hotel establezimenduetako batez besteko egonaldia 1,98 egunekoa izan da ekainean, hau da, aurreko urteko hilabete berekoa baino txikixeagoa (2,00 egun aurreko urteko hilabete berean).

Era berean, EAE osoko hoteletako okupazio maila %65,1era iritsi da ekainean plazen arabera neurtuta, eta %79,4ra gelen arabera neurtuta; 2024ko ekainarekin alderatuta, %3,2 puntuko igoera izan da plazen kasuan, eta %4,0 puntukoa gelen kasuan.

ZENBAKIETAN

Orobat, errentagarritasuna 38,3 eurokoa izan da ekainean erkidego mailan, eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtua, eta horrela, %8,0ko igoera gertatu da aurreko urteko ekainarekin alderatuta.

Lurraldeka, eguneko batez beste tarifa 165,6 eurokoa izan da Gipuzkoan, 125,2 eurokoa Bizkaian eta 98,2 eurokoa Araban, eta hiriburuei dagokienez, 208,4 eurokoa Donostian, 140,1 eurokoa Bilbon eta 82,4 eurokoa Gasteizen.

Gela eskuragarri bakoitzeko batez besteko diru sarrerak 109,8 eurokoak izan dira ekainean EAEko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean lortutakoak baino %13,7 handiagoak.