Aurelio Mateo Alonso Polymat ikerketa zentroko eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ikerbasque ikertzailea Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Espainiako Errege Akademiako kide urgazle izendatu dute.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, aipatzekoa da EHUko iturriek jakinarazi dutenez, izendapenak aintzat hartu eta aitortu du Aurelio Mateo Alonsok doitasunezko polimeroen sintesian egin duen nazioarteko ibilbide nabarmena, abangoardiako eta intereseko ikerketak garatu baititu elektronika molekularraren arloan.
Aurelio Mateo Alonso Ikerketako Ikerbasque irakaslea da Polymaten eta EHUn. 100 artikulu baino gehiago argitaratu ditu nazioarteko ikusgarritasun handiko aldizkari zientifikoetan, doktorego aurreko zein doktorego ondoko 50 ikertzaile inguru zuzendu ditu, eta estatu nahiz Europa mailako finantzaketa jaso duten hainbat ikerketa proiektu gidatu ditu.
HELBURUA
Gainera, ildo beretik jarraituz, iturri berberak aitortu dutenez prentsa-ohar baten bitartez, Zientzien Espainiako Errege Akademiak ikerketa zientifikoa sustatu, ezagutza zabaldu eta gobernuari politika zientifikoaren arloko aholkularitza ematea izan du eginkizun 1847an sortu zenetik. Historian zehar garrantzi handiko zientzialariak izan ditu kide, besteak beste, Santiago Ramon y Cajal, Severo Ochoa, Margarita Salas eta Jose Echegaray.
Aurelio Mateo Alonsoren sarrera ekitaldi solemnea 2026ko urtarrilaren 28an egingo da Madrilen, akademiko laguntzaileei harrera egiteko ekitaldiaren barruan, eta bertan jasoko du akademiaren domina.