Albany, Samantha Hudson, Robert Finley, Juicy BAE, Queralt Lahoz eta Amore+Mirua izango dira Bilboko Sirimiri zikloan
Kontzertuotarako sarrerak salgai daude jada www.lasttour.org, www.bilbaobbklive.com eta www.salabbk.bbk.eus webguneetan
BBK-k eta Bilbao BBK Live jaialdiak antolatzen duten Sirimiri zikloak sei kontzertu eskainiko ditu irailaren 12tik azaroaren 20ra bitartean Bilboko BBK Salan, eta Albany, Samantha Hudson, Robert Finley, Juicy BAE, Queralt Lahoz eta Amore+Mirua ariko dira.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Albany egungo eszena urbanoko ahots berezienetako batek hasiko du zikloa irailaren 12ean, "trap melodiko, elektronika ilun eta sentsibilitate emoko mixarekin".
Astebete geroago, irailaren 20an, Samantha Hudson LGTBIQ+ kolektiboaren ikonoaren txanda izango da, eta urriaren 26an Robert Finley ariko da, The Black Keys taldeko Dan Auerbachek babestutako artista, hegoaldeko soul, heavy rock, swamp pop edo jazz doinuak uztartuz.
Azaroaren 6an Juicy BAE izango da BBK Salan, "sentsualtasuna eta indarra uztartuz trap, soul eta dancehallek infusionatutako musika batean", eta azaroaren 16an, berriz, Queralt Lahozek flamenko eta hip hop doinuak elkartuko ditu.
Azkenik, Amore eta Mirua taldeek bukatuko dute aurtengo Sirimiri zikloa azaroaren 20an. Proiektu desberdinak izan arren, esperimentazio, pop eta musika elektronikoarekiko maitasuna partekatzen dute bi taldeek.
Kontzertuotarako sarrerak salgai daude jada www.lasttour.org, www.bilbaobbklive.com eta www.salabbk.bbk.eus webguneetan.
BESTE DATU BATZUK
Bestalde, Gaztea irratiak Gaztea Musikaren Egunaren lehen edizioa antolatu du iganderako, ekainaren 22rako, Musikaren Europako Egunaren biharamunean, euskal musikariei omenaldia egiteko, eta 20 talde eta bakarlari baino gehiago bilduko ditu Donostiako Tabakaleran.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Gorka Urbizu, Olaia Inziarte, Izaro, Idoia, TOC, Zea Mays, Olatz Salvador, Janus Lester, Merina Gris, Bengo, Hofe, La Txama, Ezpalak, Dupla, Kiliki, EZEZEZ, Sukena eta Maskak izango dira bertan, eta 30 minutuko zuzeneko saioak eskainiko dituzte Tabakaleran zehar banatutako Patioa, Prisma, Kutxa Fundazioa Kluba eta Nabe 2 aretoetan.
Temas
Más en Actualidad
-
Jamenei subraya que Irán "no acepta los ataques de nadie"
-
Los países árabes condenan el ataque iraní sobre Qatar
-
EHUko Plentziako Itsas Estazioko ikertzaile talde baten proiektua saritu du Europako Batasunak
-
Concentración ante la basílica de la Macarena en Sevilla tras la "alteración estética" de la talla de la Virgen